Arnaizpe

Enviado por zuriain el 2019, Mayo 15 - 09:25.
Altitud 797 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.627091, Y.4744874
WGS84 42.844025 N, -1.446013 E.
Puntos de partida Zalba, Zuntzarren
Cerca Gurutzea gurutzea, Natividad eliza, San Juan eliza, San Martin eliza, Laboa jauregia, Bandera mendia, Palacio jauregia, San Roman eliza, Aginagako Harria mendia, Aranketa trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arnaizpe
Arnaizpe ©zuriain

Arnaizpe gaina Labiako ardatz nagusitik ipar-mendebalderantz ateratzen den adar luze eta oihantsua da, Siringoa sakanak inguruatua. Baso sarriek estaltzen dituzte mendiko hegiak, eta gainaldeko larreak desagertzen ari dira, abere garbitzaileen faltan. Harrigarriro, Asketako lepoan bidexka kaxkar bat ikusiko dugu txarrantxaren parean eramanen gaituena tontorraren inguruetaraino. Gailurrerainoko azken berrehun metroak, baina, biderik gabe eta sasien kontrako borroka latzean eman beharko ditugu. Mendizaleak erabakiko du lanak merezi duen, gailur bakarti hau zapaltzeko.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

Inguru bakartia.

Kaixo mendizaleak.
Herenegun izan nintzen bertan (2019-X-12) eta abiapuntua errepideko 9. km inguruan eskubira pista bat hasten da, lehenengo iparrerazko norantzan eta gutxira hegorantza eta gero mendebaldera eta 30 minutu ondoren, eskubita beste bide bat hasten da gorantza bizpahiru zig-zag batean bidea amaitzen den arte. Bidea hau amaituta, ikusiko dezue ezkerreta txarrantza dagoela, berau pasa eta azken metroak gorantza sasi eta otea altu dagoelarik borrokan gainaldera. Nik argigune bat topatu nuen gainaldean zuhaitz baten ondoan. Berez azken metroak dira zailak, batzuetan 4 hanketan joan behar delarik.
Besterik gabe animo eta ongi izan.