MarkalagainSubmitted by zuriain on 2019, March 21 - 09:00.
Axixuri ©zuriain Markalagain hegoaldeko azken gaina dugu, Etxauriko gainetan hasi eta Esparatzetik pasatuz, Zirauki eta Mañeru gainean amaitzen den adarrean. Sorakoitzeko baso zabalak mendien sokaraino iristen dira, uste baino itxura basagoa emanez tokiari. Axixuriko tontorra (804m) basoaren baitan geldituko den arren, Markalagaingoa lau haizeetara zabalik dago, paisaia zabalak ikustea ahalbidetuz.
|