Erbinagaburua

Enviado por zuriain el 2019, Marzo 20 - 09:03.
Altitud 993 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.623682, Y.4716767
WGS84 42.591548 N, -1.493848 E.
Nombres alternativos Lerga gaina, Ardil
Puntos de partida Olleta, Lerga
Cerca Basagar mendia, Artealdea mendia, Kazkarreta mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Erbinagaburua
Erbinagaburua, hegoaldetik ©zuriain

Gutxi falta du Erbinagaburuak 1000 metro izateko. Agian horrek, mendien soka nagusitik apur bat bazerturik egotearekin batera, eragin du mendizaleen artean oso ezaguna ez izatea, nahiz eta garai batean zerrendetan agertu, Alto de Lerga izenarekin. Mendia pinu eta aritzen baso zabalek estalita dago, txangoa edertzen dutenak, baina gailurretiko ikuspegia oztopatzen dutenak, eta oraingoz haizerroten izurritea saihestu du. Mehatxua, hala ere hor dago: hurbileko Basagarko parkea gutxi balitz, Eslaban estatuko haizerrotarik garaiena instalatu zuten 2018an: 160 metroko egitura bat.
Gailurrean, seinale gorri bat aukituko dugu, Ardil izenarekin. Gure Lurra/Nuestra Val elkarteak, Tafallako Trinkete mendi taldearekin batera jarritako seinaleetako bat da, zonaldean 800 metroak gainditzen dituzten hamalau mendiak nabarmentzeko.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes