Monte Pequeño

Submitted by zuriain on 2019, March 18 - 09:11.
Altitud 769 m
Sistema
Location ED50 30T X.632736, Y.4726102
WGS84 42.674081 N, -1.381366 E.
Puntos de partida Loitiko mendatea, Indurain
Cerca Purificación eliza, San Martin eliza, Eskargaitz mendia, Muniain mendia, Alto del pino mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Monte Pequeño
Monte Pequeño ©zuriain

Tabarre eta Itzagako mendimultzoen artean Ibargoitiko txokorik bakartieneako bat ezkutatzen da. Izan ere, zonaldeko herri guztiak despopulaturik daude: Gergitiain, Mugetajarra, Besolla... Egun, Zeliguetan bakarrik ikusten dira giza aztarnak, dorre dotorearen oinetan, eta badirudi familia bakarra bizi dela han.
Horregatik, irudituko luke Monte Pequeñora igotzea erronka zail bat izanen zaigula, bideak itxi eta borroka gorroa egin beharko dugula ezpel eta laharrekin. Baina sorpresa atsegina topatuko dugu, Besollatik abiatzen den bidezidor ederra aurkituta. Bidexkak tontorreraino eramanen gaitu inolako oztoporik gabe. Bidean, murru itzel batetik pasatuko gara, kastro baten harresia izateko itxura duena. Besolla herrixkak ere bisita merezi du, XII. mendeko eliza dotorea, orain ez oso aspaldi berritua.

Imágenes



***

***

***

***

***

***