AndaradiaSubmitted by zuriain on 2019, January 30 - 12:55.
Andaradia, Jaitzeko bidetik ©zuriain Andaradia (eta haren iparraldean dagoen Soroluzeta gaina ere) desegiten ari den mendi bat dugu. Airetiko argazkietan garbi ikusten dira mendia zeharkatzen duten arrakalak, eta bidean ere han-hemen aurkituko ditugu zulo eta leizeak, gailurretik hurbil bidea saihestu egiten du arrakala horietako bat.
|