Baltsaundi

zuriain-k sortua, 2018, abendua 7 - 09:00
Garaiera 786 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.617770, Y.4755108
WGS84 42.937643 N, -1.557899 E.
Beste izenak Itsasdigain
Abiapuntuak Etsain, Inbuluzketa
Gertu Santa Cruz ermita, Jaun Done Salbatore ermita, San Juan Bautista eliza, Basagaitz mendia, ARMAIA eremu tumularra, San Esteban eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Baltsaundi
Etsain herria ©zuriain

Baratxuetatik hegoalderantz, mendi sokak gorabehera handirik gabe jarraitzen du, Basakaitz, Elixato eta Arromendi gailurretatik pasatuz, eta Aminagain gailurrean amaituz, Arre herriaren gainean. Ohi bezala, gailur nagusiek bakarrik jasotzen dute mendizaleen arreta, eta horretatik komenigarria da beste gailur batzuk kontuan hartzea, txango eder batzuetarako aitzakia emanen digutenak.
Baltsaundi/Itasdigain eta Enaburu (825m)mendi oihantsuak dira, harizti eta pinudi zabalez estalita, baina inguruko beste mendi batzuk ez bezala, ez dugu arazorik izanen landaretzarekin borrokatzeko, eta bide egokiak izanen ditugu uneoro hautagai.

Irudiak

***

***

***

***

***