Ezkaurre Belabarzetik

Enviado por Xabiaram el 2018, Agosto 24 - 21:23.
Tipo de itinerario Oinez
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabarze
Esquema Belabarze (1.020m)-Belabarzeko Ordokia-Belabarzeko Oihana-Ezkaurreko Pasabidea (1.630m)-Ezkaurre tontorra (2.045m)-Ezkaurreko Iboia-Ezkaurreko Pasabidea-Belabarzeko Oihana-Belabarzeko Ordokia-Belabarze (1.020m)
Relacionados »Ezkaurre (mendi)
Gora-behera1025 m
Luzera14 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ezkaurre Belabarzetik
Ezkaurre (2045m) hegoaldetik ikusita

Txango polit bat Euskal Herriko bi mila metroko mendi batera. Ibilbide osoa Euskal Herrian barna eginez gainera, ez Aragoi aldeko istorio horiek bezala.

Ibilaldia Belabartzen abiatzen da, bertan autoa aparkatzeko toki bat ere badago, hemen GR11-ren senda jarraituko dugu pare bat kilometroz Belabartzeko Ordokian zehar ibaiaren ondoan doan bideskan, ekialderako norabidean. Ondoren Belabartzeko Oihanean barneratzen den senda hartuko dugu Hegoalderako norabidean, pagadi eder batean zehar igotzen da nahikoa malda ere baduela, 400 metroko desnibela gainditu behar da gainaldeko zelaigunera irten arte, 1 orduko bidea hona arte.

Behin hemen, zelaigune apur bat eta berehala harkaiztegian sartuko gara Ezkaurreko Pasabidean zehar, 1.650 metroko garaierara iritsi arte, bide polita da hau benetan. 2 orduko ibilbidea hona arte. Hemen Ekialderako norabidea hartu behar da Ezkaurre (2.045m) tontorrerako azken zatia egiteko, hau harri arteko bideska batean egiten da eta beste ordubete eta piku inguruko igoera du. Goian gainalde zabal bat aurkituko dugu.

Atsedena hartu eta zerbait jan ondoren itzulera bidea nik Ezkaurreko Iboira jeitsiz hasi nuen, hemen beherako malda gogor bat gainditu behar da 400 metro jeitsiz. Gero Ezkaurreko harkaitza inguratuz Ezkaurreko Pasabidera itzuliko gara, eta igoeran hartu dugun bideari jarraituz Belabarze aldera berriro.

Ibilaldia ez da gogorra eta lasai egin daiteke eguraldi onarekin.

Imágenes

****

***

***

***