Urkulu-Andarto-Aumategi-Degurixa-Urkulu

Enviado por Xabiaram el 2018, Junio 2 - 13:12.
Tipo de itinerario Oinez
Dificultad Zaila
Lurraldea Aretxabaleta
ABIAPUNTUA Urkulluko urtegia (Aretxabaleta)
Esquema Urkuluko urtegia(350m)-Arbe-Andarto(1074m)-Aumategi (1192m)-Mugarriluze-Axkorri/Bizkarlatza-Degurixa(900m) -Aiznardako Atxa-Arbe hegala-Urkuluko urtegia(350m)
Relacionados »Andarto (mendi) »Mugarriluze (mendi) »Urkulu-Andarto-Aumategi-Degurixa-Urkulu (ibilbide) »Aumategi / Saiturri (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Egun pasako ibilaldia Aizkorriko Parke Naturalean.
Oraingoan abiapuntua Urkuluko urtegian izango da, bertan dagoen atseden guneko aparkalekuan.

URKULU
Hasieran urtegi ondotik jarraitzen dugu Arbeko bidea hartu arte, behin hortik gora jarraitu behar da zuen, bi bide daude, bata zabala eta beste senda estuagoa, nik bigarrena jarraitu dut oraingoan.

ANDARTO
Ordu eta gutxiko ibilaldiaren ondoren Andarto (1074m) mendiaren oinetan gaude, honen tontorrera igotzeko ere bi senda daude bata I-H norabidean eta bestea IM-HE norabide hartzen duena, nik bigarren hau hartu nuen, 200/300 metro inguruko desnibela duen azken malda apur bat gogorra da baina arazorik gabe igo daiteke.

AUMATEGI
Behin tontorra egindakoan Ezateko lepora jeitsi behar da eta berehala hasten da Aumategi (1192m) mendirako igoera Gazteluko-Haitza ondotiko basoan zehar. Hau ere 200 metro inguruko desnibela duen malda bat da, nik egin nuenean, Otsailean, oraindik elur hondarrak gelditzen ziren ipar laiotzean.

MUGARRILUZE
Behin Aumategin tontorra egin ondoren Urkillako mendilerroaren gainean, Gipuzkoa eta Araba herrialdeak banantzen dituena, kilometro pare bat egingo ditugu Mugarriluze zutarria eta Alabitarte tumuloraino.
Behin ona iritsita atsedenaldi bat hartzeko toki eta une aproposa da. Zerbait jan eta edateko ere bai.

AIXKORRI/BIZKARLATZA
Hemen abiatzen da itzulerako bidea, lehenik bi tontor hauek zapalduko ditugu, Aixkorri (1132m) eta Bizkarlatza (1095), eta Degurixako tumuluen ondotik jarraituko dugu Degurixako sakonune eta etxoletarako bidea hartu arte, hemen 900 metrora dagoen zabalgune eder batez goza daiteke.

AIZNARDAKO ATXA/ARBE HEGALA
Degurixatik behera egiteko goizean gorako bidearen bestelako bat erabiltzeko, Aiznardako Atxara doan senda hartuko dugu, hemen harkaitza zulatua duen pasabide eder bat gainditu behar da.
Behin iritsitakoan beherako bideari jarraitu behar zaio Apotza-Kurutzeberri azpiko hegaletik doan sendatik, hasieran jeitsiera nabarmena du baina erdiko zatian ez da desnibel asko gainditzen eta lau-lau doa azken zatian berriro ere malda bizi batean Urkuluko urtegiraino jeisteko.

Imágenes

***

***

***

***