Zulozar

Enviado por zuriain el 2017, Noviembre 27 - 10:29.
Altitud 753 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.597327, Y.4735078
WGS84 42.760190 N, -1.811850 E.
Nombres alternativos Zuluzar
Puntos de partida Arraitza, Belaskoain
Cerca Arrigorria ermita, San Migel eliza, Asunción eliza, Virgen del Carmen ermita, Virgen del Carmen ermita, Aritzdigorri mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Zulozar
Zulozar Esparatz aldetik ©zuriain

Erreniegako mendikatearen mendebaldeko mendixka hau aitzakia izan daiteke Iruñetik gertuko txango labur bat egiteko, edo, denbora gehiago badugu, San Esteban gailurreraino jarraitzeko, eta bertatik mendilerroko beste gailur batzuetaraino jarraitzeko.
Gailurra baso itxian izanik, paisaia handirik ez bertatik. Bide egokiek eramanen gaituzte gailurretik oso gerturaino, baina azken metroetan kontuz ibili beharko dugu xendrak ez galtzeko, bestela ezpelek eta zuhaizkek arazo ugari jarriko dizkigute tontorra markatzen duen harri pilatxoraino iristeko.
Hoberena, Zuluzar eta Lardia tontorren artean pasatzen den bidea jarraitzea da. Jaisten hasten denean, metro batzuk jarraituko dugu, zuhaitz batean dagoen plastikozko seinale bateraino. Hortik, xendra ez oso markatu batek pare bat minututan jarriko gaitu goian.

Imágenes

***

****

***