Arantzazu-Artia

Xabiaram-k sortua, 2017, azaroa 22 - 22:29
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Oñati
ABIAPUNTUA Arantzazu
Eskema Arantzazu-Urkullu erreka-Gallerdi-Artasoko Lepoa-Artia-Sekillaga-San Juan Artia-Arantzazu
Lotuta »Gaboñu / Artia (mendi)
Gora-behera600 m
Luzera15 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Arantzazu-Artia
Gaboñu-Artia (1176m) mendigaina

Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea. Hemen autoa utzi eta Urkullu errekara daramaten eskailerak jeitsi behar dira, behin behean pista zabala jarraitzen da Lopitzengo Haitzako bidegurutzerainok, hemen eskuinera hartu behar da eta aurrera esandako haitzari buelta eman arte, hemendik aurrera Gallerdiko pagadian gora sartu behar gara, igoera aldapatsu bat dugu Gallerdiko tumuloa dagoen atsendengunera iritsi arte, behin hau pasatakoan gorantz jarraitu behar da Artasoko trikuharrira dagoen pagadira iritsi arte, hemendik aurrera azken aldapa gogor samar baina laburra gelditzen zaigu Artasoko Lepora iritsi arte, hemen beste trikuharri bat ikusi daiteke, "Gainlabur" izenekoa, behin lepoan mendebalderantz hartu behar da eta 'Keixtui Gaina', 'Gaboño/Artia' eta 'Sekillaga' tontorrak segidan bata bestearen ondoren igo. Honekin lehen zatia egina dugu, ondoren jeitsiera gelditzen zaigu: Sekillaga eta Burgamendi mendien arteko lepoan abiatzen da beherako bidea, bideska ona eta ibiltzeko ederra dago pagadian behera Artiako Txabolara daraman aintzinako galtzadan zehar, hemendik behera jarraituz San Juan Artiako aterpea izan zenaren hondarretara iritsiko gara, honi buelta ematen dion sendari jarraitu eta Aizkorbe errekara jeitsi eta pasa behar da. Behin hemen Parke Naturaletik irtetzen gara une batez Araotzko baserri inguru bat igaro arte eta Arantzazu errekara iritsiko gara, hemenedik aparkalekura daraman bideska jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen ibilaldia amaitzeko.

Irudiak

***