Gaboñu / Artia

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1175 m
Mendialdea Elgea
Kokapena ED50 30T X.546950, Y.4756300
WGS84 42.956025 N, -2.425698 E.
Beste izenak Gaboño
Abiapuntuak Arantzazu, Arriola, Barria, Larrea, Kortakogain, Madina
Gertu MUGARRIAUNDI zutarria, GAINLABUR trikuharria, ARTASO trikuharria, GALLERDI tumulua.
Lurraldeak Araba, Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Gaboñu / Artia
Tontorra Mtik ikusita, errota artean ©inaxio

Gipuzkoa eta Araba arteko muga jasotzen duen Elgea mendilerroaren erdialdean gelditzen da Gaboñu /Artia izeneko gaina. Mugaren mugarriak nahikoa ez eta zorigaiztoko haizerrota lerro amaigabea jasan beharra ere tokatu zaio eta, esan beharrik ez dago, errota zuri erraldoi horiek erabat itxuraldatzen dute gailurraren inguruko paisaia. Errotak alde batera utzita mendi soila da goi aldean, larre eta txillarrak estalia; hala, ikuspegi zabala eskaintzen du Iparraldera nahiz Hegoaldera. Iparraldeko isurialdean pagoa den bezala, harizti zabalak dira nagusi hegoaldekoan, gailurreko txillardia eta Barria aldeko larreen artean.
Aldamenean Sekillaga (1152 m.) izeneko gaina dauka, hura ere errotez inguratua, eta bertan Mugarrihandi izeneko zutarri haundia, lurrean etzana. Euskal Herriko handiena bera omen da.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

Lotutako orriak

Beste parke eolikoa

Harrituta geratu nintzen Barriatik Gaboñora igotzean. Hain igoera eta mendi ederra izanik eta goian kamioiek eta makinek lurra mugituz eta bide zabalak eginez. Elgea mendillerro osoa parke eoliko bihurtuta progresoari esker.

Elgea eta Parke eolikoa

Tristea da, euskal herrian ongien kontserbatuta dauden mendi gailurrak parke eolikoekin betetzea.
Batik bat Elgeako mendilerroan bezala, gure antzinako arbasoen arrasto ugari dauden lekuan.
Milaka urtetan bertako bakardadearen bakean salbu egon den paisaia, betik euskaldunon ikurra izan dena eta historiako kasu askotan salbazioa izan dena ere suntsitu egin ote behar dugu.

Pena gehiago ematen du gainera, urbanizazio aldetik gainezka dagoen kostaldean, edo itsasoan bertan kalte askoz ere gutxiago sortuz %70 aldiz energia gehiago atera daitekeela jakinez.