MonitasSubmitted by zuriain on 2017, Octubre 9 - 07:53.
Monitas ekialdeko aldea ©zuriain Orlagatutik hegoaldera adar oihantsu bat zabltzen da, Aspurgi eta Nabaskoize aldean amaitzen dena, Anzali eta Biska gainak atzean utzita. Zaraitzuko (eta oro har Nafarroa ekialdeko) beste hainbat mendialderen antzera, toki bakartia da hau, pinudi trinkoek estalita eta landaretza zail batez josita. Gehienetan pista zabalak erabili beharko ditugu, bide zaharrak desagertzen joan baitira, hala nola bordak eta aziendak. Ez da beraz erraza izanen gailur ezkutu hauetara iristea, baina trukean bakardadea, lasaitasuna biziko ditugu, paisaia ikusgarri batzuetan barrena ibili bitartean.
|