Añarbeko itzulia

Enviado por inaxio el 2017, Septiembre 16 - 10:05.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Oso zaila
Lurraldea Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Goizuetako errepidea
Esquema Goizuetako errepidea - Añarbeko pista - Urtegiaren hasierako tunela - Presa - Goizuetako errepidea.
Gora-behera250 m
Luzera21 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Añarbeko itzulia
Kontuz!

Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.

Zailtasun handiena hasieran dago, Goizuetako errepidetik pistara igotzean. Erraza izango litzateke Añarbeko Uretako arduradunek asfaltatutako errepidea erabiltzen utziko balute, baina hori ezinezkoa omen da. Presa gainetik pasatzea ere debekatuta dago. Beraz aukera bakarra aldapa malkartsu batean gora igotzea da, bizikleta bizkarrean hartuta. Aldapa zakarra da, harritza harro eta amilkorrez osatua gehienean, eta sasi eta iratzez josia goi-aldean. Uste dut urteko egunik sargorienean joan nintzela. Ederki damutu zitzaidan joan izana. Zailtasun honengatik hain zuzen zalantzan egon naiz ibilbidea argitaratu edo ez argitaratu, baina beno, mendizale gazte eta sasoidunentzeko ez da seguraski hainbesterako izango.

Bigarren oztopo bat oso kontutan hartzekoa urtegiaren hasiera aldean duela urte batzuk gertatutako lur-jauzia da. Pistaren zati bat urtegira amilduta dago eta gelditzen dena egoera txarrean gelditua da. Baziren garai batean pasoa galerazten zuten abisu batzuk, baina denborarekin deseginda daude (2017ko iraila). Ez dakit zenbatekoa den benetan arriskua. Badira urte batzuk egoera beretsuan dagoela. Hau ere bada nahikoa arrazoi ibilbide hau ez argitaratzeko beharbada, baina ikusten da jendea badabilela halere. Añarbeko Uretako arduradunek jakingo dute zergatik dagoen pistaren pasarte hori hola. 100m inguru baino ez dira, baina ez nintzateke ni hortik pasako euritan edo eurite handien ondoren, orduan izango baita arrisku handiena.

Aipatu beharreko beste kontu bat pista han eta hemen zeharkatzen duten porlanezko ubideak dira: abiadura handian pasatuz gero bizikletaren kontrola galtzea eragin dezakete, koska handi xamarra baitute batzuk.

Itzulia osatu eta gero pista aldapatsu eta irristakor batean behera jaisten da ibilbidea Goizuetako errepidera itzultzeko.

Oztopo larri horiek kenduta, oso ibilbide polita litzateke mendiko bizikletarekin hasten ari direnentzako. Lastima da Añarbeko Uretakoek hainbeste zailtasun eta debeku ezartzea, arrazoi handirik gabe.

AdjuntoTamaño
annarbe-itzuli-osoa.gpx101.66 KB
Imágenes