Aia

Enviado por zuriain el 2017, Mayo 9 - 13:21.
Altitud 859 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.625916, Y.4728395
WGS84 42.695867 N, -1.464060 E.
Puntos de partida
Cerca Idozin - Ibargoiti herria, San Klemente eliza, Deikundearen Ama ermita, Salinas - Ibargoiti herria, San Migel eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Aia
Aiako galiurra ©zuriain

Idozin eta Alzorritz herrien artean, Aia izeneko bizkar txiki eta oihantsu bat zabaltzen da, Izaga inguratzen duten harresi txikietako bat. Erronka polita da honelako mendi basa eta bakartiak maite dituztenentzat. Gu hegoaldetik (Idozindik) saiatu ginen gaiurrera iristen, baina amore eman behar izan genuen, ezpelen murru trinkoaren kontra borrokatu ezinik. Iparraldetik (Alzorriztik) bide zabal baina zikin bat iristen da gailurraren metro batzuetara. Azken metroak herrestan egin behar izan genituen, baina gailurrera iritsi ginen. Bertan, harri pilatxo batek erakutsiko dizue ia inor ez dela inora iristen lehena.
Mapek mendebalderago seinalatzen duten tako geodesikora iristeko, ezpelen infernu labur baina gogorra zeharkatu behar da. Saria, Elortzibar eta Untziti-Itzagaondoko paisaia zabalak.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes