Artanga

Enviado por zuriain el 2017, Enero 3 - 12:20.
Altitud 875 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.642190, Y.4739949
WGS84 42.797038 N, -1.262554 E.
Nombres alternativos Garrantxulo, Ongozko muga
Puntos de partida Eparotz
Cerca San Pedro eliza, Sariandi mendia, Lekunz mendia, Inmaculada eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Artanga
Ardibideko etxola, Eparotz eta Artanga herrien arteko lepoan ©zuriain

Zarikieta mendilerroaren hegoaldean, Sastoia errekak eta Areta ibaiak mugaturik, mendilerro luze bat hedatzen da hegoalderantz. Zaraitzuarren abelbidearen adar batek lepoz lepo zehazkatzen ditu gain hauek. Mendiak gehienbat pinuz eta ezpelez jantzita egonik, baten batek pentsa lezake paisaiarik ikusiko ez genukeela. Baina bai bidetik, bai gailuretako batzuetatik ikuspegi ederrak miretsiko ditugu.
Hegoaldetik hasita, San Kristobal gaina (749m) aurkituko dugu. Narbasi gainean (772m) antena bat topatuko dugu. Artanga eta Eparotz lotzen dituen lepoan etxola eder bat topatuko dugu, barbakoak egiteko su txikia eta guzti. Iparralderago Artanga gaina (tako geodesiko batekin) eta ia Zarikietako mugetan, Llegorbemendi parean, Zerrungo gaina (952m)

Imágenes

***

****

***

****

***

****

Related nodes

Inguru bakartiak

Kaixo mendizaleok
Aurreko batean (2017-04-13) izan nintzen bertan, horretarako errepideko 15.km-an kotxea utzi eta bide bat hasten da baina horretako ibaia zeharkatu behar da eta ez do pasabiderik horrgatik oinak busti behar dira.
Ibaia pasa eta pista hasten da. Pista honek soro batzuetara eramaten du eta berau zeharkatu osorik eta amaieraino iritsi. Bertan bidetxur bat hasten da hasieran eta mendi magaletik gora doa, bidea galdu egiten da, baina norantza garbia denez eta mendi magala nahiko garbi xamar dagoenez, Artanga hegoaldeko lepora iristen gera. Bertan pista topatuko dugu, baina hau ez dugu hartuko, guk zuzenean ertzetik gora igotzen hasiko gera leku garbienetik hesi bateraino. Hesia gurutzatu ahal den bezala, eta bela tontorreraino iritsiko gera. Tontorrean ez do bista askorik.