Goienburu

Enviado por zuriain el 2016, Diciembre 12 - 09:32.
Altitud 1549 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.668220, Y.4756300
WGS84 42.938909 N, -0.939543 E.
Nombres alternativos Burgi
Puntos de partida
Cerca Surioko pinuak (Uztarroze) zuhaitz aparta, OTXOGORRITXIPIA tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Goienburu
Goienburu-Burgi mendebaldetik ©zuriain

Pirinioko gain nagusiek eki-mendebaldeko lerro bat osatzen dute, muga ezartzeko baliatu zena. Bizkar nagusi horretatik hainbat adar luzatzen dira ipar eta hegoalderantz. Paraje urrun hauetan artean aziendak ikus daitezkeen arren, artzaintzaren munduko aldaketek garbi nabaritzen dira paisaian: metal eta uralitazko nabe modernoek tokia hartu diete borda txikiei, behea jota eta sasiek hartuta ikusiko ditugunak bide ertzean. Baso trinkoek hartzen dituzte behialako larre zabalak eta antzinako bideek ezabatzen ari dira.
Burgiarte, Olerrea eta Erroizuko sakanen artean, Burgi eta Goienburuko bizkar erraldoiak gailentzen dira. Mendizale gutxik erreparatuko diete gain hauei, haien patua Otsogorrigainaren bidean atzean uzten diren izenik gabeko mendiak izanik. Goienburuko gailurra altuxeagoa izan arren, hegoalderago dagoen Burgi tontorrean aurkituko dugu tako geodesikoa, belarretan pixka bat bilatuz gero.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

****