Aratz Beundatik

Enviado por inaxio el 2016, Octubre 19 - 19:59.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Beunda parkea
Esquema Beunda - Añarri erreka - Iramendi - Atabarrate mt. - Allaitz Txiki - Allaitz - Imeleku - Aratz - Sandrati - Añabaso - Beunda.
Relacionados »Allaitz (mendi) »Aratz (mendi) »Añabaso (mendi) »SAN ADRIAN (megalito) »San Adrian (leize) »Iramendi (mendi) »San Adrian (eraikin) »Aratz Beundatik (ibilbide)
Gora-behera1100 m
Luzera15 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aratz Beundatik
Atabarratetik gertu

Beundako aterpearen ingurutik Hegoaldera luzatzen den bizkarrari jarraitu eta mahaien artetik pasata puntu horiz markatutako arrastoa bilatu behar dugu lehendabizi, Añarri errekara jaisteko. Hura zurezko zubi baten gainetik gurutzatu eta puntu horizko arrastoa bilatu behar dugu beste aldean, pistara igo eta hari 50 bat metrotan behera jarraituz. Iramendiren igoerari ekingo diogu arrasto horren laguntzaz, pagadian gora.

Goi aldeko larreetan azaltzearekin batera arrastoak aurreko gaina eskubi aldetik saihesten du, haren ondorengo lepora joaz. Nik bizkarrean gora egin nuen, arrasto horiak utzita. Gauza bera egin nuen Iramendiko beste gainetan ere.

Atabarrateko mendatetik Aratzerako tartean ibilbideak batzuetan GRaren arrasto zuri-gorriei jarraitzen die, baina beste batzuetan hura utzi eta tontorraren bila jotzen du, GRa ez baita tontorretatik pasatzen. Ingurune gora-beheratsua izanagatik ez da zaila. Aratzeko azkeneko igoeran bidea harritza irristakorra bihurtzen da tarte batzuetan, nekagarria gerta daiteke.

Aratzetik San Adriango aterpetxerako tartea ohiko bidetik egiten du ibilbideak. Han, aterpetxean, aparkalekurako bidea hartu beharrean bizkarrean aurrera egiten du, Añabaso aldera jotzeko. Nahi izanez gero porlanezko pistatik egin daiteke itzulerako bidea, baina Añabasoko aukera ere nahiko erraza da: GRaren arrasto zuri-gorriei jarraituz helduko gara Beundara.

Notes:

GPSa pilarik gabe gelditu eta tefonoarekin jarraitu nuen arrastoa jasotzen; bi zatiak lotu nituen gero. Horregatik ageri da beharbada Wikiloc-en 1400m.ko gorabehera, baina ez da horrebestekoa, 1100m ingurukoa da pilatutako igoera.

Imágenes


























***

****




***

***

***