ZarkindegiEnviado por zuriain el 2016, Agosto 23 - 09:38.
![]() Zarkindegi ©zuriain Auza eta Alba mendi nagusien artean, mendikate luze bat zabaltzen da, Aldude eta Baztan ibar nafarren artean. Nazioarteko muga gainez gain dabil, eta lepo eta gailurretan ikusiko ditugu mugarriak, batzuetan historiaurreko zutarrietan irarrita. Izan ere, historia handiko parajeak ditugu hauek, kontrabandoaren, gerraren eta ehunka pasadizo interesgarriren lekuko. Urrutira joan gabe, hor dago Napoleonen bidea, Frantziako enperadorearen tropak Nafarroa Garaira sartu ziren bideetako bat. Egun bide eder horren arrastoek ozta-ozta bizirauten dute, eta udan joanez gero, lehian ibili beharko duzue sasiekin zenbait tartetan.
|
![]() |