Karramitxa

Submitted by zuriain on 2016, Agosto 12 - 14:01.
Altitud 954 m
Sistema
Location ED50 30T X.628904, Y.4726870
WGS84 42.681642 N, -1.427939 E.
Puntos de partida Sengaritz
Cerca ??? zutarria, San Bartolome eliza, Lekaun herria, Celigueta dorretxea, Andra Maria eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Karramitxa
Karramitxa mendebaldeko lepotik ©zuriain

Iruñetik Loiti mendatera bidean, Izaga ederrak emanen digu atentzioa errepidearen ezkerretara. Ohi bezala, erraldoiaren itzalpean geldituko dira inguruko mendi apalagoak, baina gure bideak, gure herriak, gure geografia ezagutu nahi izanez gero, bigarren (eta hirugarren) mailako gain hauetara ere hurbildu beharko dugu.
Karramitxak ez dirudi txango atsegin bat emanen digun mendi horietako bat. Hala ere, Sengaritz herritik igotzen diren bideak artean egoera nahiko onean daude, eta bidexka batek eramanen digu pinudian galdutako gailurreraino, bidean paisaia interesgarriak ikusiz. Txangoa luzatu nahi izanez gero, ez dugu arazo handirik izanen bidea Ganbella-Sambelles gaineraino luzatzeko. Hain urrun joan nahi ezean, hortxe dugu Lekaun mendixka (928m), nahiko itxita eta interes handirik gabea, edo Saleras gaina, askoz ere erakargarriagoa, tako geodesikoa eta guzti.

Imágenes

****

****

****

***

***

***

***

Related nodes