Agiña

inaxio-k sortua, 2015, apirila 26 - 10:45
Garaiera 614 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.600571, Y.4791665
WGS84 43.269220 N, -1.762014 E.
Abiapuntuak Lesaka, Endara Urtegia, Agiña mendatea
Gertu AGIÑA IPAR harrespila, AGIÑA trikuharria, AGIÑA ERDI harrespila, San Anton ermita, AGIÑA HEGO harrespila, Aita Donostia ermita, Kopakarri mendia, AGIÑA tumulua, GARDELKO ZELAIA tumulua, AGIÑA SOROA harrespila, GARDELKO-BAGOETA harrespila, GURUTZAKO LEPOA harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Agiña
Agiña, mendatearen ingurutik ©inaxio

Aiako Harriaren itzalean geldizen diren inguruko gain horietako bat da Agiña, aldameneko Kopakarri bezala. Ikuspegi zabaleko tontor soila du, lubaki batez inguratua, larrea urratuz. Antena instalazio txiki bat eta norabide mahaia ere badira bertan.

Kopakarrik ez bezala, hegi luzeak ditu, Hegoaldera eta Ekialdera luzatzen direnak, eta bada horietan zer ikusi ugari, monumentu megalitiko asko esaterako, nahiz eta oso ikusgarriak ez izan.

Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepideak ebakitzen du hegoaldeko isurialdean eta jende asko eramaten du horrek inguruetara eguraldi ona den jai egunetan, bai Gardeleko aisigunera, bai mendatetik Hegoaldera luzatzen den bidetik Domikoko urtegiaren inguruetara doan bidera eta bai Endarako urtegiaren inguruetara.

Errepideak ez ezik mendi bide ugarik urratzen dituzte bere hegiak, tartean GR11ak, Kopakarri eta biak lotzen dituen lepotik pasatzen denak. Mendiko bizikletarekin egiteko bide-arrastoak ere ugariak dira.

Igoerabide errazena mendatetik abiatzen da, tontorretik gertu pasatzen baita. Mendizaleentzako aukera interesgarrigoak dira Endaratik abiatu eta Kopakarrirekin batera igotzea, edo Domikoko isurialdea inguratzea Bianditz eta Aritxulegitik pasatuz edo Lesakatik abiatuta igotzea, itzulia Domiko aldetik osatuz.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

****

****

****

***

****

****

****

****

****

Lotutako orriak
[ibilbide] Agiña Lesakatik, inaxio-k