Gazteluzar

Enviado por zuriain el 2014, Noviembre 21 - 14:50.
Altitud 1155 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.648528, Y.4753716
WGS84 42.919747 N, -1.181449 E.
Puntos de partida Abaurregaina
Cerca Izagibel 1 tumulua, IZAGIBEL tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Gazteluzar
Gazteluzar ©zuriain

Abaurregaina eta Jaurrieta artean mila metroak gainditzen dituen goi-ordoki bat zabaltzen da Abodiko gainetaraino. Gorabehera handirik gabeko eremu zabal horretan larreak eta patata alorrak aurkituko ditugu, zuhaizti txikiekin tartekaturik. Mendizaleok ez dugu mendi zirraragarri askorik topatuko hemen, baina badago zer bisitaturik.
1987ko Nafarroako Mendien Katalogoak bi gain aipatzen ditu ordoki zabal honetan. Mitxilaburua (1063m) ia ezin da menditzat hartu: gain lau eta zabala da, ingurutik ia altxatzen ez dena.
Gazteluzarrak ordea badu nolabaiteko itxura, piramide txiki baten antzera gailentzen baita inguruko alorren artean. Harrizko gailurra eta guzti izanagatik ere, paisaia handirik ez dugu gailurretik izanen, zuhaitzek traba eginen baitigute. Txango atsegin baterako aitzakia emanen digu.

Imágenes

****

***

***

***