Arrolako mendietatik

JFdeA-k sortua, 2013, apirila 20 - 20:00
Ibilbide mota Oinez
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA Luiaondo
Eskema Luioando-Inordio-Aspaltza-Eskorta-Jesuri/Larragorri-Arrola-Senagorta-Kukutza-Laudio
Lotuta »Elorritxugana / Kukutzako atxa (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Luiondoko tren geltoki paretik eskuinerako norabidea hartu. Extea gainditu ostean ezkerreko estrata hartu. Gurutzean eskuinera jo eta zabalgunetxoan ezkerrera ateratzen den bidezidorretik, argi indarraren porlanezko zutabeak lagun. Lurrezko pista batera helduko gara, gorantz jo, ez utzi pista hau amerikar pasabideraino. Horren aurrean pinadi eder bat izango dugu, eta bertako bidetik aurrera egin Inordioraino. Tontor geodesikoa ikusiko dugu.
E.rako norabideari ekinez errepidetxo batera helduko gara, beherantz I.rantz jo eta mendiko korta batera helduko gara. Aurrez aurre izango dugu Eskortarako lurrezko pista, E.ra.
Gainaldean H.ra joko dugu Aspaltza tontorrera. Eskorta itzulerarako uzteko.
IM.ra Jesuri dugu. Hori gaindituta aurrera egingo dugu, Arrola baselizara.
Kontrako norabidean Jesuriperaino eta IM.ra joko dugu. Bidean Senagorta eta Kukutza tontorrak izango ditugu.
Kukutzatik behera Laudioraino

Irudiak

***

***

***

**

***

***

***

**