GR11_32 Lizarako aterpetxea-Bisaltiko aterpetxea

Enviado por ietxaburu el 2012, Octubre 25 - 19:22.

Luzera: 12,49 km.
Igoera metatua: 519 m.
Jaitsiera metatua: 1.039 m.

Bidean, Gabardito aterpetxearen ondotik igarotzen da. Baina eguerdia baino lehenago denez, ezer jatekotan, zain egon beharko litzateke. Eta gainera pentsatuz beste ordu betean Bisalticora iristen dela...
Bisaltiko, oso leku atsegina, erosoa eta dotorrea da. Zortzi lagunentzako gelan gu bakarrik gure bainugelarekin. Bertako restaurantean bazkaldu (igandea zen), afaldu, lo, gozaldu, hurrengo eguneko ogitartekoa eta garagardo pare bat: 58 euro. BIKAIN

Oso etapa erraza. Aurreko egunekoa eta hau egin daitezke egun berean. Hala ere guri egun bat luzatzea interesatzen zitzaigun, bestela Zurizara azkarregi iritsi ginatekeen (itxita Ansoko jaietan).

AdjuntoTamaño
32-Rfg Lizara-Rfg Bisaltico.TRK73.75 KB