Bidasoako Bidegorria - Bide Berdea

Submitted by inaxio on 2011, Septiembre 2 - 16:37.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Erraza
Lurraldea Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Behobia, Doneztebe
Esquema Behobia - Endarlatsa - Bera - Lesakako bidegurutzea - Igantziko bidegurutzea - Sunbilla - Donoztebe - itzulia.
Gora-behera120 m
Luzera75 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Bidasoako Bidegorria - Bide Berdea
Behobiako autopistaren zubiaren azpian

Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei! Zoruan lurra, porlana eta asfaltoa topatuko dugu, lekuaren arabera. Badira bi tunel nahiko luze argiztatu gabe: argia eraman egin behar da. Ez da trafiko haundirik izaten, baina tarte batzutan edozerekin egin dezakegu topo, Berako inguruetako tartean esaterako (erne ibili errepide nagusia zeharkatzean, Berako arrobien inguruan). Behobian mugako zubiaren aldamenetik has daiteke, Bidasoaren bazterretik jarraituz. Donezteben ere ibaiaren bazterrera jo behar da, herria amaitzen den lekuan hasten da bidea.

Datuak joan-etorriari dagozkio.

AdjuntoTamaño
2011-09-11-behobia-doneztebe-btt.GPX261.44 KB
Imágenes