Igarako haritza

Igarako haritza
Ibaetako haritza ©inaxio
MunicipioGipuzkoa
EstadoOna
Espeziea: 
Quercus robur
Deskribapena: 
Bere neurriagatik bereizten da eta 400 urte inguru dituela jotzen da. Baina ez da erraza bertatik bertara ikustea, nahiko leku zailean baitago (2014ko urtarrila), ia Donostiako kale artean egoteko; aldapa malkartsu batean dago, sastrakaz inguratua. Irispide errazena Arturo Campion kaletik abiatzen da, Berio Pasealekutik etorri eta Mendebaldera jota hirugarren eta laugarren blokeen arteko pasabidea bilatu behar da. Basoan behera jotzen duen bidezidor lohitsu bat antzematen da bertan, sasiz inguratua. 100 bat metrotan hari behera jarraitu eta bideak berriz gora egiten du, IEra: handik gora eginez laster topatuko duzue, beste ehun metro baino lehen.
Imágenes

***

***

***

***

Ondo eskutatuta dago gero!

Ondo eskutatuta dago gero! Duela denboratxo bat pare bat aldiz ibili nintzen honen bila, baina ez nuen aurkitu. Zuhaizti horretan egongo zela ondorioztatu nuen, kanpotik begiratuta zuhaitz nabarmenik antzeman ez nuen arren, baina bertara nondik sartu ez nuen asmatu.

Ba ez pentsa nik erraz

Ba ez pentsa nik erraz aurkitu nuenik. Inguruetan galdetu eta ez zidaten arrastorik eman. Baina Igara aldetik begiratuta iruditu zitzaidan adar sorta handia zela goi hartan ikusten zena... Bi bider inguratu nuen eremua (txirrinduarekin nintzen) sarbidearekin asmatu arte.

"Ibaetako haritza"

"Ibaetako haritza" izenarekin ageri da aldameneko panelean, baina "Igarako haritza" izenarekin ageri da katalogo ofizialean. Kokapena zuzendu dut, bazen 100 m.tik gorako okerra.