Ukerdi Belagoako txokotik

Enviado por zuriain el 2011, Agosto 2 - 07:50.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Belagoako txokoko aparkalekua
Relacionados »Ukerdi (mendi)
Gora-behera1250 m
Luzera18 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Txango luze eta neketsua ingurune zail baina oso eder batean zehar. Belagoako txokoko aparkalekutik iparreko pista hartu eta GRaren markei jarraituko diegu, gero erreka idorrera sartuko gaituztenak. Errekaren ezkerraldean kartel bat ikusiko dugu "Zemeto-Larreria" hor hasten den bideak Antxomarroko harpera eramanen gaitu lehenik eta gero gainaldeko karstera. Behin pagaditik aterata, ez diegu GRko seinaleei kasu eginen. Izan ere, X formako marka bat dagoen bidea hartuko dugu, beti ekialderantz. Sakan ez oso sakon batean barrena ibiliko gara hainbat kilometroz. Bidexka bat dago hainbat kainek markatzen dutena. Arreta handia behar da bidea ez galtzeko. Azkenean Ukerdi eta Budogia izanen ditugu begien bistan. Hegoalderantz biratu eta Solanako goi ordokia ere ikusiko dugu, baita berriz ere GRaren marka zuri gorriak. Lehenbiziko metroetan besterik ez diegu kasurik eginen markei. Berehala ekialderantz biratu eta Ukerdi eta Budogiaren arteko sakan belartsuan gora eginen dugu. Igoera gogorrak Ukerdi eta Budogiaren arteko lepoan jarriko gaitu. Hortik gailurrera ez dago zailtasun handirik. Jaistako, hobe dugu etorritako bidetik itzuli, distantziak, desnibelak eta bidearen egoerak ez dute jolas handitarako lekurik ematen.

AdjuntoTamaño
Ukerdi.gpx39.99 KB