ASKIN II trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ERAKURRI - MENDAUR.
Descubrimiento I. Elizegi Egilegor (2010-12-19)
Ubicación
· Alt.: 260 m.
· WGS84 43.138331 lat., -1.670506 long.
· ED50 30T X.608228, Y.4777243
· Ubicación exacta (~25m)
Estado Oso kaltetuta.
Cerca ASKIN trikuharria, San Migel ermita, San Pedro eliza, Doneztebe herria, Bertiz - Ezpeleta jauregia, Ermita ermita, Merkatarien Karrika 3 etxe aipagarria, San Pedro eliza, Jubitenea etxe aipagarria, Elgorriaga zubia, Elgorriaga herria, Oteitza jauregia, AXKINALDEA zutarria, Axkin mendia, Errota errota, ZUMALEKU trikuharria, Santa Leokadia ermita.
images
ASKIN II
ganbara garbirik ©Iñigo Txintxurreta

Descripción

Lauki bat osatzen duten hiru harri hilara ageri dira lur azalean, gehienak lurretik arrabete baino gehiago altxatu gabe. Horietako bi aldaparen isuriari men eginez behera okertuta daude eta Mendebaldeko aldea ixten duten harriarekin batera Ekialde-Mendebalde norabidean luzatzen den espazio bat ixten dute. Ekialdean ez da harririk nabari. Ustezko kamara hori lurrez beteta dago eta ez da tumulu-egitura nabarmenik ageri inguruan, nahiz eta harriak egon. Baliteke inguruko lurra basolanean lardaskatuta egotea, izan ere harri solte ugari ikusten da nonahi eta arizti gazte bat ari da hazten gainean (aritz amerikarra). Lekuak nahiko egokia ematen du, nahiko laua delako, baina ez dago eremu horretako leku egokienean ere. Niri zalantzakoa iruditzen zait, baina ea zer diozuen zuek.

AdjuntoTamaño
31-05-01-52 Dolmen Axkin II (sur).pdf1.53 MB

Fuente: Beste bat.

Imágenes

***

***

***

***




*


Trikuharria da dudarik gabe

Kaixo Inaxio!

Gaur bisitatu dut balizko megalito berria eta zoragarria iruditu zait ageri den 2 x 1 mtako ganbara, mirari batez libratu dena hondamenaz.
Are gehiago, behin gorbela eta eroritako adarrak inguruko area zabal batean kenduta, tumulua oraindik agertzen da, nahiko berdindua baina 9 metro diametro neurtzen dena. Inguruan peristalitoko ondo finkatutako zenbait harri ere bereizi ahal izan dut.
Uste dut jarritako koordenatuak gaizki daudela, niri hauek eman dizkit:
x: 608.220 y: 4.777.233
Izena aldetik, nik Axkin II trikuharria jarriko nioke, baina ondo egongo litzake inguruko baserritarrei galdetzea baso eta bizkar horri nola deitzen dioten.
Zorionak eta hurrengo arte!

Zein gustora jasotzen diren

Zein gustora jasotzen diren holako berriak Iñigo!

Kokapenari dagokionez zurea zuzenagoa da, barka endredoa. Nik WGS sisteman jasotzen ditut eta webean ez da UTMra askotan zuzen bihurtzen, saiatu behar dut kontu hori hobetzen (OziExplorer erabilita bihurtuz gero x608234 y4777245 ateratzen zait, zuk esandakoaren oso antzekoa). Zuzenduko dut.

Izenari dagokionean, SITNAN Axkin agertzen da leku horretan. Hori jarriko diot orain, baina beste hoberik ezagutuz gero, aldatu.

Ederki ematen du ingurua garbituta. Orbela pixka bat baztertzen aritu nintzen, baina ez naiz ausartzen harri bakar bat mugitzen.

Eskerrik asko albisteagatik!

Zorionak!

Zorionak, Inaxio!
Opari ederra Olentzerok ekarria: trikuharri berria.Eta leku nahiko baxuan.
Segi horrela eta Urte berri eta oparo bat!

Zorionak, Inaxio! Beste bat

Zorionak, Inaxio! Beste bat bildumarako!