Lakorriko harria Lakabetik

Enviado por zuriain el 2010, Diciembre 5 - 20:14.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Lakabe
Relacionados »Lakorri (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lakabeko aparkalekuan utziko dugu autoa. Pistan gora ehun bat metro joanda, ur putzu baten ondoko bihurgune itxi batean, pistatik atera eta iparralderantz eginen dugu gora. Laster iturri eder bat ikusiko dugu. Bideari jarraituko diogu iparraldetik. Bidegurutzeetako batean, lurrean dagoen harri batean margo gorri bat ikusiko dugu: ezkerretara (eki) joko dugu orain.
Trackean eta mapan bi bide ikusiko duzue: hobe da iparralderago doana hartzea, arazorik gabe eramanen baikaitu. Ibarra bordaren ondotik igaroko gara laster. Iparraldeko bidea erabiliz gero, bordatik hurbil baina haren ondo-ondotik igaro gabe pasatuko gara.
Berehala pinu erraldoien baso bat zeharkatuko dugu. Bidexka pixkanaka galduko da. Basoko goiko muga bilatuko dugu, eta berehala ezpel eta larreen artera aterako gara. Bidexkak daude, baina ez dago zailtasunik biderik gabe gailurreraino iristeko. Behin gailurrean, bidexkak daude ipar eta hegoaldeko malkarretako balkoietara ateratzeko. Merezi du eta.
Jaisteko, bide bera erabili, baso trinkoan menturatzeak ez baitu oso itxura onik.
On egin!

AdjuntoTamaño
LAKORRI.gpx76.72 KB