Sobarcal Linzatik

Enviado por zuriain el 2010, Julio 20 - 07:46.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Linzako aterpea
Relacionados »Sobarcal (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Sobarcal Linzatik
MAPA: Sobarcal

Linzako aterpean utziko dugu autoa, eta ekialdean ikusiko dugun pagadira joko dugu. Pagoen artaen askaldegi bat dago, eta aurreraxeago, iturri xume bat. Bidea malda handirik gabe eramanen gaitu pago eta larreen artean. Bidea larre zabalago batera atera eta iparralderantz egiten duen unean, bidea utzi eta bidexka batean gora jarraituko dugu, ekialderantz. Bidegurutze horretan ez dago kairnik, baina berehala aurkituko ditugu, malda gogorrean barrena. Malda hori igota, Petretxemako mendi aterpe gorria ikusiko dugu. Kairnek beti ekialderantz eramanen gaituzte, orain pinuen artean. Harria nagusitzen joanen da, baina bideak uneoro garbi eutsio dio norabideari, beti ekialderantz. Foyas del ingeniero izeneko sakonune handiak hegoaldetik inguratuko ditugu, altuerarik galdu gabe. Bi sakonune handi dira. Bigarren sakonunea igarota, bidea bitan banatuko da: ezkerrekoak Petrechemako lepora eta gailurrera eramanen gaitu. Eskuinekoa hartu eta betiere harri pilei jarraituz, Sobarcaleko piramide txikira zuzenduko gara, orain begien bistan izanen baitugu. Azken zatian inguruko gailurren ikusgarria izanen dugu bidelagun.
Zati belartsuago bat zeharkatuta, eskalada txiki eta erraz (I) bat eginen dugu, gailur ikusgarri honetara iristeko. Bertan J.J. Navarroren omenez jarritako txartelontzi txiki bat ikusiko dugu... eta batez ere Petrechema-Ansabere eta Acherito erraldoien ikuspegi ezin hobeaz gozatu.
Itzultzeko, etorritako bidea har genezake edo Petrechemako bidera jaitsi, etorritako arroilaren iparraldetik eramanen gaituena. On egin!

AdjuntoTamaño
SOBARCAL.gpx50.35 KB
Imágenes

****

***