Sobarcal

zuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2010, uztaila 19 - 13:43
Garaiera 2259 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.685301, Y.4752010
WGS84 42.896343 N, -0.731767 E.
Beste izenak Petrageme
Abiapuntuak Linza,
Gertu Acherito mendia, Petrechema mendia, BARRANCO ACHERITO trikuharria, CABANES D'ANSABERE harrespila, ANSABÈRE harrespila, ANSABÈRE tumulua, Gamueta mendia.
Lurraldeak Bearn, Huesca.
Kategoriak Pirinioa.
images
Sobarcal
Sobarcalgo gailurra ©zuriain

Petrechema eta Acherito bezalako erraldoien artean estuturik, nahiko mendi ahaztua dugu Sobarcal. Anso-Petrageme lepoaren hegoaldean zutitzen da, zaindari bakarti baten antzera, mendizale ilarak beste tontor ospetsuago batzuetara bidean ikusiz.
Hala ere, Sobarcal mendi gomendagarria da oso, eta jendetza saihestekoa ez da duen abantaila bakarra. Linzatik bide eder eta ongi markatua du, ingurune basati eta latz batean barrena, gailur zorrotz eta ederki definitua, azken metroak gainditzeko egin beharko dugun eskalada errazak (I) ere inguru honetako mendiek behar duten zirrara punttua emanen dio. Gainera, Petrechema eta Acheritoren txangoekin elkar genezake arazo handirik gabe.
Baina, inondik ere, gailurretik gozatuko dugun ikuspegia da Sobarcalen tasunik handiena. Aragoiko Pirinioetako ohiko ikuskizunaz gain, Sobarcaletik Acherito eta batez ere Petrechema eta Ansabereko orratzen ikuspegi ezin hobea izanen dugu.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

*****

****

***

***

***

***

***

****

****

****

****

****

****

Lotutako orriak
[ibilbide] Sobarcal Linzatik, zuriain-k

Oso argazki ederrak dira

Oso argazki ederrak dira zuriain! Tontorraren argazkiei begira gelditu naiz eta konturatu naiz ez naizela harri horren eskalaz jabetzeko gauza (ez dut neurri jakineko deus ikusten argazkian). Hola ikusita leku beldurgarria ematen du, baina I mailako pasabidea dela diozu... edonorentzako modukoa orduan?

Zaila da argazki politak ez

Zaila da argazki politak ez egitea halako tokian eta halako egun batean...
Gutxi du beldurgarritik Sobarcalek, nahiz eta argazkietan hala eman lezakeen. Normalean saiatzen naiz jenderik gabeko argazkiak jartzen -jende hori txiki-txikia agertu ezean, ezin ezagutzeko moduan-, baina bilatuko dut eskalaren ideia eman dezakeen irudiren bat.
Azken pasabide hori laburra da oso eta helduleku ugari eta agerikoak ditu. Eta ez dago osin beldurgarririk azpian. Harri pila txiki bat dago sarbide egokia seinalatzeko. Antxorizko harriek, adibidez, zailtasun handiagoa dute nire iritziz. Hala ere, beti bezala, mendian ibiltzeko nolabaiteko ohitura eskatzen du, eskuak erabili behar baitira.