Sengaitzu, Kipular, Ibirigaina. Trikuharriak

Enviado por zuriain el 2010, Mayo 1 - 09:45.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Zapardegiko errepidexka
Relacionados »Orobeko Haitza (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Sengaitzu, Kipular, Ibirigaina. Trikuharriak
MAPA: Sengaitzu, Kipular eta Ibirigaina

Ibilbide hau, erraza izanik ere, ez da gomendagarria laino egunean egiteko, erraza bailitzateke pagadian norabidea galtzea. Horregatik, gomendagarriak dira mapa, bruxula edo gpsa eramatea.
Olaztiko porlan lantegiaren atzetik hasten den Zapardegiko errepidea hartuko dugu -trackean agertzen da-. Kilometro bat geroago bidegurutze bat dago. Bertan autoa utzi eta ezkerreko pista hartuko dugu. Pistak iparralderantz jotzen du, baina berehala mendebaldera egin eta mendi bizkarraren gainetik igotzen du. Trackean Auntz-Etxea trikuharriaren kokapena ikusgai dago. Txarrantxaren bestaldean dago, basoan, zuhaitz baten oinean.
Gorantz jarraituko dugu, Auntz-etxea bordatik igaro eta generaman norabideari eutsiko diogu, pinudian gora. Pinudia atzean utzi eta pagadian sartuko gara, betiere saihesbideei kasurik egin gabe eta mendiaren bizkarrari atxikiz. Sengaitzuko gain antzemangaitzatik igaroko gara, kairn batek markatuta. Behera eginen dugu lepo zabal baterantz, non Saratxakolegi trikuharri handia ikusiko baitugu, txarrantxaren parean. Malda apur bat gogortuko da, baina zailtasun handirik ez dugu izanen Kipularko gailurrera iristeko. Bertan, harritzar batzuk besterik ez dugu ikusiko pagadi garbian.
Oraindik Ibirigain mendi eta trikuharria falta ditugu bisitatzeko. Horretarako -ikus mapa- lehen hegoalderantz eta ordokitxo batera iritsita mendebalderantz eginen dugu. Hamar minututan Ibirigaingo trikuharria ikusiko dugu, mendiaren gailurrean bertan.
Itzultzeko, hoberena etorritako bidetik itzultzea izanen dugu. On egin!

AdjuntoTamaño
Kipular-Sengaitzu.gpx75.59 KB
Imágenes

***