Orobeko haitza Urdalurko urtegiko pistatik

Enviado por zuriain el 2010, Abril 13 - 20:43.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Urdalurko urtegiko pista
Relacionados »Orobeko Haitza (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Orobeko haitza Urdalurko urtegiko pistatik
MAPA: Orobeko haitza

Ibilbide hau batzuetan bidetik kanpo eta nahiko toki basatietan barrena dabil. HOrregatik, orientatzeko tresnez gain (mapa, bruxula, gpsa) mendian ibiltzeko eskarmentua beharko da.
Altsasu-Etxegarate errepidea Alaska hotelaren parean utziko dugu, eta Zegamako norabidea hartu. Autobidearen gaineko zubia pasa orduko, Urdalurko urtegira daraman errepidetxoan sartuko gara. Kilometro bat aurrerago beste pista bat ikusiko dugu ezkerraldean, baimendutako ibilgailuentzat bakarrik dena. Bidegurutze horretan autoa utzi eta Urdalurko norabidean hasiko gara errepideaz. Errepide horrek uharkaren ezker aldetik egiten du gora. Uharka pasatu eta metro batzuk aurrerago pista batek hegoalderantz egiten du gora. Berehala pista zabalago batekin bat egiten du, basoan barrena sartuz. Bihurgune itxi baten ostean, harrizko eskultura bitxi bat ikusiko dugu bide bazterrean. Pista orain hego-mendebalderantz egiten du, baina astun samarra da, eta gehiegi jarraituz gero urrunegi eramanen gintuen. HOrregatik, 856 metroko lepoaren azpian (ikus mapa) pista utzi eta basoan gora egin genuen biderik gabe, baina malda gogorra beste eragozpenik ez duen tarte batean, mendiaren gainaldera iritsi arte. Berta PR baten markak ikusiko ditugu. HOriek jarraituta, Motto izeneko kota oihantsu batera eramanen gaituzte. Markek behera eginen dute. Tarte batez jarraituko ditugu, baina ekialderantz jaisten hasten direnean, gu iparralderantz jarraituko dugu, Orobeko bizkarretik. Laster begiztatuko ditugu Orobeko harriak. Bidexka batek harrien artean eraman eta gailurrean jarriko gaitu zailtasunik gabe. Panoramika eder eta zabala da. Merezi du gailur azpiko harpeak bisitatzeak. Jaisteko bide beretik edo basoan barrena egin daiteke. Gu gailur azpiko kanal belartsu batetik egin genuen behera, baina ohartu behar dizuet nahiko arriskutsua izan daitekeela, pendiza handia baita. Basoan hainbat plastikozko zerrendek PRko marketaraino eramanen gaituzte. Markek autobidearen ondoko pistatik eramanen gaituzte autoraino. On egin!

AdjuntoTamaño
Orobe-Motto.gpx80.53 KB
Imágenes

****