Aginagako Harria

Enviado por zuriain el 2010, Enero 22 - 10:02.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Zuntzarren
Relacionados »Aginagako Harria (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aginagako Harria
MAPA: Aginagako Harria

Zuntzarren herriko saihesbidearen aurrean -errepidearen beste aldean- hasten den pistatik abiatuko gara mendebalderantz. Berehala langa bat igaro eta pista gora hasiko da. Pistatik jarrituz gero San Antonio baseliza dagoen lepora iritsiko ginateke, baina tenplu txiki eta txukun hori jaitsieran ikusiko dugu. Orain, lepo horretara iritsi baino berrehun bat metro lehenago hasten den bidetik abiatuko gara. Bide hau pistak bihurgune itxi bat egin eta ehun bat metro geroago hasten da. Hasieran zabala da, eta basoan gora egiten du hego-ekialderantz. Harrira hurbildu ahala, bidea estutu eta xenda bihurtuko da azken metroetan. Harri pean egonen gara. Hemendik aurrera biderik gabe jarraituko dugu, mendian ibiltzeko ohitura eta abenturarako gogoa dutenentzako bakarrik egokia den gandor bati aurre eginez.
Harrizko horma eskuin aldetik gaindituko dugu zailtasun handirik gabe -ikus mapa eta tracka- baina hortik aurrerako ehun bat metroak neke handiz eginen ditugu. Lapiazak eta landaretzak oztopo ugari jarriko dizkigute. Batzuetan amildegiaren ertzetik eta beste batzuetan basoan zehar, pazientziaz urratuko dugu bidea. Tokia arriskutsua izan daiteke, ez bereziki erorketengatik, txorkatila bihurritzeko edo kolpeak hartzeko arriskuagatik baizik. Saria gailurrean izanen dugu, Arriasgoiti ibarraren gaineko paisaiekin. Jaisteko, hoberena bide beretik itzultzea izanen da, San Antonioko baselizaren inguruko paraje ederra bisitatzea ahaztu gabe.

AdjuntoTamaño
Txartxamendi.gpx74.22 KB
Imágenes