Artzanburu

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1368 m
Mendialdea Aizkorri
Kokapena ED50 30T X.551750, Y.4759150
WGS84 42.981377 N, -2.366589 E.
Abiapuntuak Arantzazu, Brinkola, Udana.
Gertu ARTZANBURU trikuharria, Arriurdin mendia, Tellakaskueta mendia, Enaitz mendia, MALLA tumulua, Arkaitz mendia, AIZKORRITXO trikuharria, Elorrola zutarria, Elorrola tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Artzanburu
Ekialdetik ikusita ©inaxio
Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

**

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak

Ibilbide honen norabide

Ibilbide honen norabide nagusia ekialdea da. Aloñako tontorrak zeharkatzen dira Aizkorriko lehen tontorreraino, Artzanburu 1368 m.

Urteagaineraino, 500 m, kotxez heldu gara. Bertotik Belauko, 920 m, tontorrerantz jo dugu hegoekialderanzko estratatik. Bidea hasteko aldapa gogorra bide laburrean 400 bat metroko altuera hartzen baita. Altuerak bere abantaila ere badu, ikuspegia: Elgea, Araotz, Oñati, Erlo, Ernio, Aiako haitzak, Larrun, Txindoki, Aralar... .
Belaukotik aurrera, ekialderako norabidean eta aldapan gora hurrengo tontorraren bila, Gorgomendi edo Aloña, 1239 m, Belar lepoa zeharkatu dugu. Gorgomendi gaineko gurutzetzarra urrunetik ikusteko parada ematen du.
Gaurko irteerako Artzanbururainoko norabidea nagusian aurrera, ekialdea, Kurtzezar dugu hurrengo tontorra, 1289 m. Ostean Butreaitz 1319 m. Bidea zein den zalantzarik izanez gero bide-seinale argiak daude. Butreaitzetik Aitzesare lepora jaitsi beharra izan dugu, 100 bat metro.
Aitzesaretik gora Arkaitzera heldu gara, 1315 m. Ostean Arriurdin 1268 m. Tontor hauek guztiak Aloña mendi-zerrakoak ditugu.
Arriurdinetik Bizkornia lepora jaitsi gara. Berton topa ditugu bi Ibilbide Luzeren seinaleak 34a eta 120a.
Gure gaurko helburu nagusia aurrez aurre dago, Artzanburu 1368 m. Aizkorri mendi-zerrako lehen tontorra mendebaldetik.
Artzanburun buelta hartu dugu Urteagainerantz. Hego mendebaldera jo dugu, Duruko bordetatik pasatu gara eta Aloñako magaletik berriro Belauko tontorrera heldu gara. Belaukotik goizeko bide berberetik goizeko abiapuntura, Urteagainera, heldu gara.

Joan-etorrian 7 bat ordu eman ditugu.

\"Ama Birjiñaren Sillie\"

Luis Pedro Peña Santiagoren \"Aizkorri\" liburu sakratua (nire etxean bederen) mila bider irakurri eta gero, banituen gogoak Biozkorniako ingurunea ezagutzeko, Artzanburu aitzakia moduan erabiliz.
Arantzazura iristeko bi kilometroren faltan (km 7), hartu ezkerretara ateratzen den asfaltatutako karretera txikia, Mendikoi etxaldera daramana. Hemen Hegoameriketako jendea etortzen da lan egitera urtean zehar, nekazarien bizimodua ezagutzeko. Berez debekatuta dagoen bidea da, baina nahiko altuera irabazten da. Bada barrera bat, bi aldiz irekita eta behin itxita topatu duguna. Hemen dago klabea. Ia Duruko zelaietara ateratzen da.
Pista jarraituz ordu batean erdiesten da Biozkorniako lepoa. Norabide desberdinak markatzen dituen zutukako adarra igaroaz Zegama aldera, eskubira jo behar da eta Aralar ikusten denean adi egon. Guk kasualitatez aurkitu dugu ingurune hortan. Ama Birjiñaren atsedena izan zen Aralartik Aizkorrira bidean. Harri nahiko erosoa da, barku baten antza duena, Belagoako Keletaren antzera. Hortik gainera, 15 minutuko senda gogorra.

Artzanburu Barrendiolatik

Artzanburuko argazkietako batetan Barrendiola urtegia azltzen da presatik begiratuta. Eskubiko bidea hartuko dugu eta 200 bat metro aurrerago eskubideko bideari ez diogu jarraituko, bigarrena jarraitzeko, harri handiengatik eutsita dagoena. Lehengo bidegurutzera ailegatzean gorutza doan bidea hartuko dugu, aldapa batzuen ondoren lasaigune batera iritsiko gara Aizkorri eta Aloñako lehenengo ikuspegiak gozatzeko. Aldapa luze batzuk eta gero (beti bide gogorrena hartu ezkero ez dau galtzeik) piñudi batera iritxiko gara, piñuak nahiko txikiak eta aldapa xuabeagoak direlarik. Ezkerrera hartuko dugu Jaondoko txaboletara iristeko. Bertan itturria dago, eta ezkerera hartu beharrean aurrera jarraitzen badugu Akaitz azpiko iturrira irits¡iko gara, benetan leku ikusgarri eta polita. Jaondotik gora igoko gara pago zar eta txikien hartean, Kataberako meatzetara iritsi arte. Bideak gora egiten du baini merezi do pixkatean gelditzea eta aztarnak ikustea, arnasa lasai artzeko. Bidean gora Bizkorniako lepora iristen gara, eta zelai lau bat ikusten da, argazkiko ur putzuarena. Ezkerreko mendia da Artzanburu.

artzanburu

orain dela gutxi izanda nago, eta benetan oso mendia polita da.handik ikusten diren parajeak ere oso politak dira,batez ere Urbia aldetik.Gogoan izan behar da igoera nahiko gogorra dela.

?

Oñatin dagoen mendirik politena edo politenetakoa dela. Izugarria da eguraldi onarekin andik ikusten den parajea

Re: Eneko Zumalde

Ez al da Enaitz Oñatiren inguruetako tontorrik ezezagun eta politenetakoa?

Re: Re: Eneko Zumalde

Sentitzen det, baino Artzanburu Legazpin dau, Barrendiolako urtegitik irtetzen dan bidea polita bezain gogorra delarik.

Re: Re: Re: Eneko Zumalde

Zehatzak izateko Oñati eta Legazpi arteko mugan dau Artzanburu. Eta Leazpiarrak diñuan bezela oso igoera politxak ditxu Legazpi aldetik:
- PR-Gi-66: Barrendiolatik Bizkornia lepora bi bidetatik, batetik igo eta bestetik jaisteko moduan.
- GR-34 (Donostia - Arantzazu): Intzuzaeta lepotik Bizkorniara igotzen da Durutik ziar Arantzazura jaisteko.
- GR-34.1 (Mandubia - Bizkornia) edo GR-120 (hiru tenpluen ibilbidea): Udanatik Bizkorniara.