Datuen erabilera

Submitted by theklan on 2009, Octubre 10 - 18:49.

Kaixo!
Euskarazko Wikipediako administratzaileetako bat naiz eta webgune honen inguruan hitz egiteko idazten dizuet hemen. Webgunea oso ondo dago, datu eta argazki pila batekin. Asko gustatzen zait.
Gauza da Wikipedian ere baditugula mendi, kobazulo edo monumentu megalitiko batzuen inguruko informaizoa baina, tamalez, oraindik txikia da.
Nahi izanez gero hemen dagoen informazioa eta argazkiak ere han jarri ditzakegu, lotura jarrita eta argazkiaren egilea nor den argi eta garbi adieraziz. Baina horretarako bi gauza behar dira: lehenengoa lizentzia zein den argitzea, ze copyrighta badu ezin dugu erabili.
Bigarrena zuek ere argazki asko hona igotzean dituzuen mugak (tamainarenak) han ez daudela jakitea da. Hemen dauden argazki asko munduko Wikipedia guztien argazkiak biltzen dituen Commonsen bertan urteko argazki izan zitezkeen (aurten Euskal Herriko argazki bat izan da, eta ez da kasualitatea), eta webgune honetako edukiak bikoiztu.

Zer deritzozue?

...eta webgune honetako edukiak bikoiztu...

...eta webgune honetako edukiak bikoiztu...

..eta zer nahi duzu esatea? ez gaizki hartu, baina badaramat honezkero hamar urte proiektu honetan lanean, eta dena Wikipediara eramatea zer iruditzen zaidan galdetzen didazu? ba ez zait ondo iruditzen. nahiago dut nere erara jarraitu. ez dut beharrezko ikusten edukia bikoiztea, horretarako asmatu ziren estekak... wikipedia oso ondo dago, proiektu ederra da, eta ni ere aritu izan naiz artikuluren bat edo beste zuzendu, eta argazkiren bat edo beste bidaltzen, baina baditu berak ere bere mugak eta pegak... eta nere proiektua hau da.

argazkiren bat kopiatu nahi baduzu, orain arte gauza bera eskatu didaten guztiei esan diedana esaten dizut, jabeari galdetu, erabiltzailearen fitxan ageri den harremanetarako atala erabiliz.

ondo segi.

bikoiztu ez, biderkatu

Zure webgunean ez da agertzen zein den lizentzia, eta hortara zetorren galdera. Lizentzia librea edukiko balu nahi duenak erabili ahal izango lituzke datu hauek beste proiektu batzuk hobetzeko.
Orain webguneak arazo hori du, inork ez dakiela zer egin daitekeen argazkiekin. Nik argazki bat igotzen badut... zeintzuk dira zuk, jabe gisa, har ditzakezun eskubideak? Webgune honetako datuekin liburu bat egin nahi baduzu eta Durangoko azokan koste-prezioan saldu... egin dezakezu? Niri gauza horiek kezkatzen naute, ez gauzak bikoiztea.
Bestetik edozein proiektutan datuak errepikatzen direnean sortzen dena ez da konpetentzia, baizik eta aliantza. Edukiak ez dira bikoizten, biderkatzen dira. Ze jende askok ez du proiektu hau ezagutuko, eta baliteke egotea norbait Wikipedia ezagutzen ez duena (dudak ditut), baina bien artean edukiak konpartitu ahal badira edukiak askogatik gehitzen dira.

Pentsatu momentu batean egoera asimetrikoa dela: zuk Wikipedian dagoen edozein eduki kopiatu dezakezu arazorik gabe, beti ere nondik etorri den esaten baduzu. Alderantzizkoa ezin da egin (eta eskubide osoa duzu hori egiteko). Baina aldi berean zuk-zeuk hartzen dituzu hainbat liburuetako erreferentziak, batzuetan guztiz kopiatzen dituzu, eta ez duzu horregatik egileari bere eskubideak ordaintzen, ezta? Wikipediak ez du irabazi asmorik (zuk ere ez, suposatzen dut, ez dudalako inondik ikusi publizitaterik) eta beraz ez dugu informaziorik lapurtzen, egiten duguna euren baimena ematen duten iturrietatik hartzea da.

Besterik gabe, berriro ere txalotzea egindako lana eta erabakia penarekin hartzen dudala esatea.

Aritu nintzen bere garaian

Aritu nintzen bere garaian kontu hauei begiratu bat ematen, eta orduan ulertu nuenez, besterik esan ezean, jabetza eta berak sortutakoaren gaineko eskubideak automatikoki esleitzen zaizkio egileari, ez dago zertan aipatu beharrik copyrighta. Gurerako, ez dago hemen argazki bakoitzeko esan beharrik ezin dela nahi bezala kopiatu, alderantziz baizik, kopiatu eta banatzen duenak egiaztatu behar du, inork konturik eskatuz gero, horretarako baimena duela. Hemen jasotzen diren argazkiak norberak igotakoak dira, eta norberak ezabatu edo aldatu ditzake nahi duenean. Nik ez dut inoiz hemen erantsitako argazkirik berrerabili inon, eta ez diot inori horretarako baimenik eman. Behin baino gehiagotan galdetu didate eta beti esaten diet egileari galdetzeko.

Kopiatutako aipamenei dagokienez, begiratu ezazu mesedez "derecho a cita" izeneko kontzeptua sarean, aipamen ugari aurkituko dituzu. Esaterako:

"Es lícita la inclusión en una obra propia de fragmentos de otras ajenas de naturaleza escrita, sonora o audiovisual, así como la de obras aisladas de carácter plástico, fotográfico figurativo o análogo, siempre que se trate de obras ya divulgadas y su inclusión se realice a título de cita o para su análisis, comentario o juicio crítico. Tal utilización sólo podrá realizarse con fines docentes o de investigación, en la medida justificada por el fin de esa incorporación e indicando la fuente y el nombre del autor de la obra utilizada."

Badut asmoa halere argazkien atalean CC lizentzien aukera ematen hastekoa, inork bere argazkiak era horretan eskaini nahi baditu, egin dezan. Argazkien moduluaren hurrengo bertsioan izango da hori.