Izitze-Sasari

zuriain-k sortua, 2009, uztaila 21 - 14:13

Txango zirkularra Sasari mendiko gailurreraino, Zaraitzuko txoko eder bat ezagutuz bidenabar. Izitzetik ipar-ekialdera aterako gara pista batetik. Ehun bat metro geroago ezkerrera eginen dugu bide batetik (kairnak) Bidea ez da inoiz galduko. Basoan gora eginen dugu, eta aska baten ondoan pasatu. Malatrairu Haitzaren ondotik pasatuko gara, nondik paisaia apur bat ikusiko baitugu. Indianoren bordaren hondakien ondotik pasatuko gara segidan. Sasariko lepora hurbildu ahala bidea ez da hain markaturik egonen, baina lepoa hartuko dugu erreferentzia gisa. Behin lepoan, kairnak ikusiko ditugu: Ipar ekialderantz gidatuko gaituzte, Txistulako leporaino. Oso garrantzitsua izanen da orduan gailurreko bidearen hasierako kairnak topatzea mendebalderantz, bestela ezinezkoa gertatuko zaigu tontorreraino iristea. Itzultzeko, Txistulako lepotik Sasariko bordaren hondakinetara jaitsiko gara. Markek Seseta aldera eramanen gaituzte. Beraz, bordatik metro gutxira hasten den bidexka belartsua hartuko dugu mendebalderantz. Pinudian behera egiten du galdu gabe. Atetako sakan estuko hondoan pista belartsu batekin eginen dugu topo, berehala pista zabalago batera eramanen gaituena. Borda batzuen ondotik igaroko gara, berriz Izitzera iritsi baino lehen.

EranskinaTamaina
Sasari-ZURIAIN.gpx23.91 KB