EKAIZA zutarria

Tipo Zutarria.
Zona URBASA.
Descubrimiento I. Elizegi Egilegor (2009-07-18)
Ubicación
· Alt.: 1147 m.
· WGS84 42.785332 lat., -2.056831 long.
· ED50 30T X.577250, Y.4737617
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca Agaria eraztun-tumulua, EKAIZA tumulua, EKAIZA II tumulua, Ekaitza mendia, Dulantz Hego eraztun-tumulua, Ekaitza eraztun-tumulua, LA TXILA zutarria, Las Tres Mugas eraztun-tumulua, Dulantz mendia, DULANTZKO KASKOA eraztun-tumulua, AGUABENDITERA eraztun-tumulua, Zanabe 3 eraztun-tumulua.
images
EKAIZA
Ekaiza zutarria ©Xirikando

Descripción

4 puskatan hautsitako harri zabal bat ematen du. Puska guztiak lodiera berekoak dira eta horietako bat oso sendo dago lurrean sartuta, bertikalki. Osorik hartuta 3 metro inguru luze izango da, eta metro bat zabal.

Fuente: Beste bat.

Imágenes

***

***

***

****

***

***

***

***

***

ZORIONAK!!

Zorionak, Inaxio! Gaur bertan nire lagunak, Hilharriak taldekoak, --nik ezin nuen, katxis--
Dulantz aldean egon dira eta zutarri posible hau ikusteko aprobetxatu dute eta...BINGO!!
Zutarria da. EKAIZA du izena.
Zuri uzten dizut ohorea datu guztiak jartzeko, data eta izen abizena(k).
Ikusten,Inaxio? Esperantza ez da galdu behar. Aurkikuntza berriak etorriko dira.
Gero arte!

Eskerrik asko Alfonso, poza

Eskerrik asko Alfonso, poza ematen du holako albiste bat jasotzeak!

Egia esan, zer pentsatua eman dit harri honek. Pusken kokapenak bereiziki. Lau puska horiek harri berarenak direla ematen du, baina bat oraindik tente, lurrean sartuta, beste bi elkarren ondoan eta laugarrena, bereizita, beste aldean. Puskak egoera horretan nola gelditu diren asmatu ezinik nabil oraindik.

Pentsatzen det arrazoi multzo bat izango dela: harriaren berezko zartadurak eta pisua bera, higadura, inguruko lurzoruaren bilakaera, inguruan hainbeste urtean hazitako zuhaitzak... baina bitxia da gero honen egoera.

Zorionak, Inaxio! Nola

Zorionak, Inaxio! Nola sentitzen da bat EHko arkeologiaren historian sartuta? Bilaketan emandako hainbeste kilometrok saria merezi zuten! Eta hau lehena besterik ez da izan!

aix, egia esan, nik

aix, egia esan, nik megalitoak nonahi ikusten ditut... ebidenteenak bakarrik erakusten dizkizuet! baina nik trikuharri bat aurkitu nahi dut, txapela eta guzti! ;-)