BEIGAÑE* trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ARITZ - BELATE.
Aurkikuntza J. Elosegui (02-03-1957)
Kokapena
· Alt.: 1100 m.
· WGS84 43.048004 lat., -1.803074 long.
· ED50 30T X.597590, Y.4767050
· Gutxi gora-beherakoa (~200m)
Gertu Begaña mendia, Irumugarrieta mendia, ? harrespila, San Pedro eliza, Arrarats herria, ALKARDUR (Otzola) trikuharria, ELKORRA trikuharria.
images

Iturria: Nafarroako Karta Arkeologikoa (Hilharriak taldea).

Irudiak

****

***

Kaixo. Beigañe trikuharria

Kaixo. Beigañe trikuharria asteriskoz markaturik agertzen bada ere, ematen du gailurrean bertan badaudela arrasto batzuk, argazkian ikusten direnak.
Alde batetik, harri batzuk daude txartelontziaren ondoan, inguruan harririk ikusten ez den arren. Bestetik, zirkulu moduko bat ikusten da (argazkian, ia ikusezina, ezkerraldean), erdian depresio moduko bat duena. Ez dakit horiek Beigañeko trikuharriaren arrastoak diren ala ez, baina, ohi bezala, adituei emanen diegu hitza.

Arrazoi duzu, Zuriain. Ez

Arrazoi duzu, Zuriain. Ez daukagu irizpide garbirik monumentua desagertua edo suntsitua den erabakitzeko. Horregatik daukat jarrita orain trikuharria editatzeko orrian "Iraupen egoera" izeneko eremua, baina ez daukat garbi zer aukera eskaini edo nola mailakatu iraupen egoera posible horiek. Edozein proposamen ongi-etorria izango da.