ARRUTALA* trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ERAKURRI - MENDAUR.
Aurkikuntza F. Ondarra (02-05-1987)
Kokapena
· Alt.: 325 m.
· WGS84 43.139714 lat., -1.707649 long.
· ED50 30T X.605205, Y.4777350
· Suntsitua
Gertu GOIKO BORDA 1 ipar trikuharria, EPEINTZAKO KASKUA trikuharria, GOIKO BORDA 2 hego trikuharria, AITZURRAKO LEPOA trikuharria, AITZURRA trikuharria, GARATAMA trikuharria, San Joakin ermita, MALKORGAÑA trikuharria, MALKORGAÑA tumulua, San Martin eliza, UGAZTA trikuharria, UGAZTA 2 trikuharria, Ituren herria, Jauregia jauregia, Iturengo Kapilla ermita, ERDIKO XENDA trikuharria, Elgorriaga herria, BOSTORRATZ trikuharria, San Pedro eliza, IRUÑAGA zutarria, Mendaur mendia, Trinitatea ermita.
images
ARRUTALA*
Arrutala 2003ko Urtarrilaren 18an ©Iñigo Txintxurreta

Iturria: Nafarroako Karta Arkeologikoa (Hilharriak taldea).

Irudiak

***

***

***

****

***

***

***

***

***

Arrutala 6 urteren ondoren

Angulu berdinetik ateratako bi argazki gehitu ditut, bata 2003koa trikuharriaren ganbara eta atzeko borda erakusten duena; eta bestea 2009koa, inguruko megalitoak seinalizatzera joan ginenean, Arrutalako trikuharria iadanik suntsitua ikusi genuenean. Hargatik seinalea ez jartzea erabaki zen.
Suntsiketa egin zenean ganbara eta tumuluko harriak ondoko bordaren gainean pilatu zirela uste dugu.

Trikuharri desagertua

Eskaneatutako argazkian trikuharriaren harlauzak ikus daitezke. Tumulua iadanik txikituta zegoen.
Argazkia 1998ko urtarrilaren 3koa da.

Koordenatuak zuzenak badira,

Koordenatuak zuzenak badira, ez dauka honek itxura onik. Badirudi trikuharriaren lekua inguruko harri guztiak biltzeko erabili dutela eta horixe besterik ez da ikusten: harri pila bat haritz baten ondoan. Harri horietako asko bildu berriak direla ematen du: oraindik ere ikusten dira inguruetan jasotako harriek zoruan utzitako zuloa. Esan gabe doa ez dagoela ez babestua eta ez seinaleztatua.

Desagertua

Duela 3 edo 4 urte nekazariak hondatu zuen. Ikusten diren harri horiek tumulu eta trikuarriaren arrastoak dira. Hala ere, ez zegoen markaturik.