Webgunearen hondamendiaz

Submitted by inaxio on 2007, Octubre 23 - 20:53.

Azken egunotan (2007ko urriaren 18-23) webgunea hutsegiten aritu da hosting zerbitzuaren oker baten ondorioz. Behin baino gehiagotan idatzi diet teknikariei azalpen eta konponbide baten eske, baina ez didate ez arazoa konpondu eta ez behar bezala erantzun. Ez dut bertako fitxategiak eskuratzerik izan eta galduak izango dira batzuk, segurtasun kopiatan jaso gabe neuzkanak (argazki batzuk, GPS arrastoak...). Saiatuko naiz non edo nondik eskuratzen, baina ezin izango ditut denak berreskuratu hosting-etik erantzuten ez badidate. Databasea bai, osorik berreskuratu dut, databasearen kopiak sarri egiten ditut-eta (databasean jasoten da idatzitako guztia: mendiak, ibilbideak, erabiltzaileen datuak, e.a.).

Alemania aldean hartu dut orain webgunearentzako lekua, ikusiko dugu ea nola dabilen. Argazkiak igotzen ari naiz oraindik (Gigatik gorako lekua hartzen dute argazkiek bakarrik) eta horien falta nabarituko duzue gehien beharbada (azken asteetakoak faltako dira).

Barka eragozpenak.

Ondo ibili!

erantzun didate

erantzun didate azkenean hosting zerbitzu zaharretik eta konpondu dute okerra. ez dirudi beraz ezer galduko denik. hori bai, hosting aldaketak beste oker batzuk eragin ditu softwarean batetik bestera dauden aldeen ondorioz. ikusi ahala konpontzen joango naiz. okerrik ikusiz gero, esan.
ondo ibili.