Euskal Herriko Mendien Katalogoa

Webgune honen abiapuntu bezala erabili zen zerrenda jasotzen du argitalpen honek eta erreferentzia egokia gerta daiteke norbere inguruko tontor esanguratsuenak ezagutzeko. Zerrendak baditu ordea bere urteak (zein urtetakoa ote da lehenengoa?), eta zerrendan dauden hainbat tontor ez dira izango gaur egun beharbada orduan bezain estimatuak: komunikabideak hobetu ahala mendizalearen eskumenera hurbildu diren mendiak asko dira eta norbere inguruko mendiak ezagutzeko joera baino gehiago ari da nagusitzen urrutian beste askok ere bilatzen dituzten tontor ezagunetara abiatzeko joera.

Zerrendaz gain baditu mendien kokapena adierazten duten mapa xume batzuk ere, 100 mendien lehiaketako araudia eta mendian seguruago ibiltzeko gomendatutako jarraibide mordoska, eranskin gisa.

Liburua bera elebitan dago, liburu berean jasotzen dira euskarazko eta gaztelerazko bertsioak.

Katalogo eguneratua (2007ko otsaila)

Hurrengo estekan duzue katalogo eguneratua:
http://www.emf-fvm.com/documentos/actividades/Katalogoa2007.pdf