Elizondo .. Burga

Enviado por inaxio el 2005, Mayo 9 - 00:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Elizondo
Relacionados »Burga (mendi)
Gora-behera1400 m
Luzera21 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

NONDIK ABIATU

Elizondotik Bearzun aldera abiatzen den errepidean km bat aurrera egin eta hilerri txiki bat topatuko duzue. Huraxe duzue autoa uzteko leku aproposa.

IGOERA

Errepidean aurrera eginez Etxaide auzora helduko zarete. Han erreka zeharkatu behar da errota polit baten aurrean dagoen zubitik. Zubia bera bezala aurrera egin eta eskubi aldera jotzen duen pista zabal batekin egingo dugu topo, Basagar dioen letrero bat duela. PR3a da. Ez dago behar bezala seinalatuta baina nahiko bide garbia da.

Esan bezala pista nagusiari jarraitu eta errotaren ubideen paretik pasa eta gero berehala egingo dugu topo bidegurutze batekin: ezkerreko bideari jarraitu behar diogu, gora. 300 bat metro aurrerago (ERNE!) utzi behar dugu pista, ezkerretik iratze artera sartuta bereizten den xenda batetik. Erraza da xendari jarraitzea, seinalerik ez izanagatik aski da biderik nabarmenetik atera gabe ibiltzea. Bideak gora egiten du etengabe Oketa muinoaren hegoaldeko isurialdean, sigi saga batzuk eginez, Intzuriko lepora heldu arte (hariztia eta harrizko itxitura). Gogoan izan nondik etorri zareten, jaitsieran ez baita bidea hain nabarmen ikusten.

Intzuritik gora egitean geure bidea zeharkatzen duen pista zabal berri batekin egingo dugu topo, baina aurrera jarraituko dugu hura gurutzatuta, lurrezko pista nabarmen baten arrastotik. Autringo gaina da orain Htik saihestuko duguna, pistatik atera gabe, Elbetegaraiko bordara heldu arte (hariztia, harrizko hesiak bidearen alde bietan, borda dotorea, iturria, Irlintxiko haitzak Han). Orain arteko norabidean hariztia zeharkatu eta harrizko itxitura bat eskubian utziz beste borda baten parera helduko gara. Bordatik aldapa leunean behera jaisten den den bidea hartu eta hari jarraituko diogu, erreka zokotik gertu, harrizko harresi bat topatu arte. Hura eskubi aldera utziaz saihestu eta errekastoa zeharkatuko dugu, borda baten parean (Gamioko borda). Bordaren paretik pasa eta metro gutxira ezker aldetik abiatzen den xenda bati adi egon behar dugu, han abiatzen baita Burgako zeharbide luzea (PR3a jarraitzen ari gara oraindik). ERNE! Ez da nahasi behar xenda hau beheragoko pistarekin; esan bezala xenda txukuna da, oso gorabehera gutxikoa, lepo honetan hasi (Oiza eta Burga arteko lepoan gaude) eta Basagar leporaino heltzen dena. Orain arte ez bezala, oso maiz markatuta dago marra hori eta zuriekin. 2 km inguru ibilita helduko gara Basagar aldera. Handik tontorrera bizkarra jarraitu besterik ez dago.

JAITSIERA

Jaisteko, Basagar aldera jo beharrean Soralar aldera jo dezakezue, Arrosako harritik paseaz. Soralarretik Maulitx aldera jo eta Sorolarko errekastoari jarraituz helduko zarete igoeran ikusitako Gamioko bordara.