Arrosa .. Larla

Enviado por BatenBat el 2005, Febrero 21 - 01:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Iparraldea
ABIAPUNTUA Arrosa
Relacionados »Larla (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Kotxea Arrosako tren geltokia utz daiteke, herriko behekaldean. Etxe dotoreen artean pasatuko gara, eta atzera St Martingo elizetxea geratuko da. Herriko goialdea iristen garenean Pikasarrai errepidea hartu behar da. Ez dago galtzerik mendiko errepide honek marra oriak ditu eta.Hirureun edo metro ibilliz gero eta zubitxo zeharkatu baino lehen bidezidorra hasten da errekako parean. Poliki poliki bidea gero eta aldapatsuago egiten da. Bat-batean urjausia ikusten da zuhaitzen artean. Bideak altuera hartzen du bi txabola atzera utzita.
Bagaude estrategialki kokaturik Larlapean. Hemendik aurrera aukera oparoak ditugu tontorrera iristeko. Nere aukera, iparekialdeko ertzea da. Igoal ez da errezena baina zaila ere ez. Hori egiteko zeharkatu behar dago mendiko malda osoa ertzearekin lotu arte. Ertzetikan ikuspegi ederrak, batez ere, Iparlarantz. Ibiltzen hasi ginenetik ordu bat hogei minutu pasatu dira.Jeisteko, etzeatikan jarrai daiteke, horrela, Larrango eta Urtzilo ere zapaltzen dira . Kontu hartu behar da tontor hauek antziniko gotorlekuak dituztela . Utzi behar da ertzea jeisten Arrosarantz . Zirkulu itxi ahal izateko flankeo egin behar da. Hau ez da oso erosoa,arkaitz eta zuhaitzaz beteta dago malda hori.Berriro, igoerako marrak ikusten dira. Hortik aurrera bidea ezaguna da. Jeisteko ordu eta laurden beharrezkoa da.