Aranako Bizente, Alda, Aranako Ulibarri, KOntras .. BitigarraSubmitted by BatenBat on 2004, Octubre 17 - 00:00.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Dobe Bikenditik joan-etorria ordu bat. Done Bikendi ermita eta bere inguruaz erreparatu, ermita atzean 5´4 metroko gerri-bueltadun lizarra dago, eupelakoa!, ingurunea ere ez da nolanahikoa. Done Bikanditik aukera ezberdinak daude Arana bailarako herrietara jotzeko, Ibilbide Laburrak, ia denak 30 minutu eta ordu baten bueltan: Done Kristobal tontorra Done Bikandiren ipar-ekialdera duzue ordu batera gutxi gora behera. Bertotik Kontrastara jaits zaitezkete Portu berritik edo Done Kristobalen hego ekialdetik( irakurri web-gune honetan Inaxiok tontor horretarako, Done Kristobal, idatzi duen ibilbidea). Kontrasta herria bizitatzea merezi du. Herri honen berri 1256. urtetik dugu. Harresidun herria izan zela konturatuko zarete.
|