Matamachos/ Poitokolarra .. DozolaSubmitted by BatenBat on 2004, Mayo 3 - 00:00.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Matamatxos mendatetik hegoaldera abiatuta, bide nahiko polita abiatzen da. Marka zuri-gorriak dira eta zenbaitetan harri pilatxoak ere aurkituko ditugu, tontorreraino bertaraino eramanen gaituenak. Tontorra oso ikusgarria da, harrizkoa eta garbia. Bertatik inguruko mendi bakartiak, baita Pirinio lerdenak ere ikusiko ditugu. Gardetik ere igo izan naiz, baina pista luze-luzea da, eta ez du Matamatxoseko bidearen xarma. Matamatxos Fago herrira jaitsita, baseliza eder bat topatuko dugu, Puyeta izenekoa. Bisitatzea merezi du.
|