Kanpezu .. Costalera

Submitted by Leazpiarra on 2004, March 30 - 00:00.
Dificultad Oso zaila
Lurraldea Araba
ABIAPUNTUA Kanpezu
Relacionados »Costalera (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Kanpezutik irtenda Ibernaloko ermitara eramaten duen errepidea izan daiteke abiapuntuetako bat. Kotxea gora iritsi baino pixkat lehenago dagoen jolas-parkean utzi daiteke, bueltan hemen bazkaldu daitekelarik, bai baselizako jatetxean edo jolasparkeko mahaietan, harrizko erretegiez hornituak. Hemendik bide estu bat irtetzen da entzina artean, jolasparke inguratzen duen kurbaren erdialdean. Bide estu honek aldapa batzuk eta gero pista nagusiago batera eramango gaitu pagadi batzuk gurutzatu eta gero. Pistara iritsi bezain laster mendi arteko leku estu eta inguruetan ohikoa dena baino fresko eta hezeago batera heluko gara, aurrerago ezkerretatik erortzen diren harri zati batzuk igaroz. Aurrerago ezkerrera doan erradura bat igoko dugu, nahiko aldapatsua, ta pago artean sartuko gara metro batzuk geroago. Bidean aurrea egin ala zuhaitzak urrituz doaz belar motzeko zelai haizetsu batzuetara iritsi arte. Bidean gora segi ezkero Nazar-eko pasora iritsiko gara, Araba ta Nafarroa arteko muga haizetsura : ezkerretara Kostalera aldera joko dugu, eskubitik mendi puntetatik doan paseo batez Ioarrera iritsi daitekelarik. Hemendik Kostalerara doa bide zati arriskutsuena, harriz betea ta aldetara desnibel garrantzitsuak dituena. Gainera iritsi baino lehen poesia bat dago idatzita, gora igo eta gozatu.