Narkue .. Otzamendi / Arnaba

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 20 - 01:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Narkue
Relacionados »Arnaba / Montesanto (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lokiz mendi-kateko tontorrik garaiena dugu, 1258 m.
Nik gomendatuko nizueke hegoaldetik abiatzea bi arrazoi nagusiengatik:
Lehena, Lana ibarra ezagutzeko aukera izango zenuketelako. Lana ibarrak hegoaldetik artadi zoragarria du, eta Galbarra herrira doan errepidea hartzen baduzue aukera paregabea izango duzue artadia zeharkatzeko. Jakizue Kanpezutik bazoazte beste aukera bat dagoela Lana ibarrera heltzeko, Gastianetik.
Bigarrena, lanatarren Lokizerako aspaldiko gurdibidea ezagutzeko. Narkue herritik gora egin, iparraldera, Lokiz mendi-katerantz. Herritik bertatik ateratzen den bidea hartu, metalezko langa zeharkatu, jo Narkue gainean dagoen antenaratz. Bide osoa mugarri txikiz markaturik aurkituko duzue. Antenatik aurrera ipar mendebalderako norabidea hartuko duzue. 45 minututan Narkueko atakara helduko zarete.
Hau bista hau! Lana ibarra; hego ekialdera Mojardin, Montejurra; hegora eta egunak aukera ematen badu Moncayo; hego mendebaldera Costalera, La Plana, Yoar; mendebaldera Izki, Kantauri mendiak.
Atakatik mendebaldera jo eta osinetik asko urrundu barik, mugarri txikien laguntzaz 30 bat minututan Otzamendi tontorrera helduko zarete. Bertotik iparraldera Murube, San Cristobal, Bitigarrak... bistara.
Mendebalderago 10 bat minututan bigarren tontor bat dago, nire ustez hauxe izan daiteke Monte Santo. Norbaitek honen berri badu azaldu, mesedez.
Aukera duzue, mugarri txikiak jarraituz mendebalderantz Gastain atakatik Gastain herrira jaisteko eta hemendik Narkuera. Merezi du!!.