ZorraquínSubmitted by Leazpiarra on 2007, Julio 27 - 16:14.
Zorraquin Mendebaldeko lepotik ©Leazpiarra Urbiongo mendizerran dago kokatuta mendi hau, Sistema Iberico delakoan, Soria eta Errioxako mugan.Revinuesa ibaiko haran aldera aurpegi polita erakusten du, Ipar Mendebaldekoa alegia,glaziarrek landutako lurrak direla argi erakutsiz. Izan ere, Urbioiko zerra osoa izotzaren lanaren erakusgarri bikaina da. Erraz igo daiteke bertara Laguna Negratik abiatuta, Muela de Urbiongo bidean goazela Laguna Largara iritsi baino lehenago dagoen mendilepoan eskubira doan maldari ekinez.
|