Zarranzmendi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 888 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.599919, Y.4755281
WGS84 42.941745 N, -1.776590 E.
Abiapuntuak Zia, Oskotz, Zarrantz.
Gertu Zarrantz herria, San Migel eliza, San Markos ermita, San Migel eliza, Oskotz herria, San Markos ermita, San Kristobal eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Zarranzmendi
Tontorra ©inaxio

Altzoan jasotzen duen herritik datorkio izena mendiari, baina ez dirudi inguruetan asko akordatzen direnik tontor honekin, ez da behintzat bide nabarmenik heltzen hara. Basoak estaltzen du gehiena, pagoa, haritza, elorria... baina eremu askotan sasia ere nagusituta dago eta halakoetan ibilbidea asko zailtzen da. Bidea ondo ikasita joatea komeni da. Tontorrean perretxiko baten itxurako buzoia luzatutako belar artean eta basoaz inguratuta: zer ikusi gutxi dago handik.

Irudiak

****

***

***

****

****

***


***

***

**

Zarranzmendi

mendi honen azalpenean, zarrantztarrek euren mendia lohi dutela erraten da. Hala ere, zarrantztarren alde, erran behar dut nik ez dudala halakorik ikusi. Herritik pista polit bat irteten da, mendiaren ezker aldetik gorantz egiten duena. Eta, nahiko goian, harri batzuek pista utzi, eta pagoetatik gora egin behar dela seinalatzen dute. Bide hori nahiko zapaldua dago, eta ez da zaila gora heltzea, sasirik gabe. Goian ez dago inolako bistarik, baina 30\'-40\'-ko bidaia polita egin daiteke, pagadiak eskaitzen duen edertasunarekin.

Re: Zarranzmendi

nik baita Zia-tik igo nintzan. hasieran galdu egin ginen. Ziatik Zarrantzera juteko, mendiko pistatik erabaki genuen gora jotzea. pistako gune baten, ezkerretara jo behar gendun juteko zarrantzera baio erratu ginan ta azkenean buelta eman gendun. azkenean zarrantzera heldu ginan ta jo gora egin gendun. nere aburuz, mendi hau, Naparrako askok bezala, udazkenean igo behar dira. pagoen hostoek lurra mantsotzen duten garaian, alegia.

Re: Zarranzmendi

kaixo mendizaleok, niri ere Inaxioren inpresio bera eman zidan, haseran Zarrantzetik doan pista hartuta oso ondo baina ondoren pagadi sakonean sartuta nahiko komerik pasa nituen tontorrera iristeko lehenengo eta ondoren tontorra topatzeko. seinale txuri-gorriak falta bota nituen eta eskatuko nuke bailarako mendi elkarteren batek horrelakoak egitea, mendizaleek eskertuko genuke.

Re: Zarranzmendi

zarranztarrek ez dute kulparik, euren aldetik dator ikusi nuen xenda bakarra, ingurukoei eta mendizaleei buruz ari nintzen, oro har, izan ere Zia aldetik igo nintzen ni, ekialdeko lepotik, eta Zarrantz aldera jaitsi gero (bide okerretik nonbait). saio polita egin nuen sasi artean. ez didazu ukatuko, halere, tontorrean hazitako belarra ez dela jendea asko ibilitakoaren seinale...
edozein modutan, azalpenean jasotakoak nire irudipenak besterik ez dira (nik puntua jarri besterik ez dut egiten, gero bestek -hobeto ezagutzen dutenek- osa dezaten), nahi izanez gero bertan aldatu ditzakezu esandakoak (klikatu aldameneko ikonoa testua editatzeko). igoeraren deskribapen txukun bat ere eskertzekoa litzateke (horretarako ere klikatu dagokion ikonoa)...
eskerrik asko eta ongi ibili!