Zaballa

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 632 m
Sistema
Location ED50 30T X.490670, Y.4772795
WGS84 43.105953 N, -3.115965 E.
Puntos de partida Opellora, Zollo.
Cerca .
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Zaballa
Tontorra ©Enezubi
Imágenes

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

***

***

**

***

**

***

**

Related nodes
[ibilbide] Sojo .. Zaballa, by Tito Pueyo
[track] Soxo .. Soxo, by

Mendi honetaz

Zaballa mendira igotzeko nik ibilbide bi aipatuko nuke:

Biderik eta ohikoena Soxo (eta ez "Zollo") herritik abiatzen da, eta ez du zailtasun handirik, herrira heldu eta ezkerretara dagoen lehen baserritik abiatuz oso bide zabala eta laua hartzen da, izan ere, Zaballa mendiaren alde hau lau-laua da eta, goiko lautada antzeko bat, eta 200 metro inguruko desnibela baino ez dago. Bidea bera argia da eta zuzen joan behar da harik eta bidegurutze antzeko batean ezkerretara jo (beti iparmendebalderantza eginez). Larre artean hesi batera helduko gara, baso txiki baten mugan, hesia zeharkatu eta basoa pasa ostean bideska txiki batetik tontorrera helduko gara. Oso bide erreza da. Luzeago ere egin daiteke Soxora kotxez heldu barik, Artziniegatik Soxora zihoan bide zaharra hartuz gero, baina uste dut nahi lohi dagoela, zikin eta sastrakaz beterik, eta ezin nezake ziurtatu.

Beste bide bat Artziniegatik bertatik abiatzen da, eta oso ezazaguna da. Lastrako zubi zaharrean hasten den bide zaharra hartuz, artez egiten du gora galtzeko aukerark ematen ez duen bide batetik, eta behin larre zabal eta aldapatsu batera ailegatu ondoren, basoa berriro zeharkatu eta tontorrean gaude.

Aialako Costera-Opellora herritik doan bidea ez dut ezagutzen.

Beste kontu txiki bat, bitxikeria moduan, Zaballa mendiko bigarren tontorrari, apur bat malkartsuagoa dena, "Ganzorrotz" izena ematen zaio inguruotan, eta hauxe da hain zuzen ere nik hartu dudan izengoitia eta baita Artziniegako Mendizale Taldeak duen izena ere: www.ganzorrotzmt.tk